Euskara eta klasea

Erabiltzailearen aurpegia Josu Zugasti 2021ko mai. 8a, 00:00

Euskararen zapalketa eta gainbehera nahiko era sinplistan irudikatu ohi da: atzerriko potentziek euskara zanpatu dute eta guk ahal duguna egin dugu eusteko, herri gisa. Ezin ukatu hori, baina auzia gertuagotik ikusita, konturatuko gara konplexuagoa dela.

Esate baterako, XVII. mendean Batzar Nagusiek batzarkide izateko erdaraz jakitearen baldintza ezarri zuten, gehiengo euskaldun elebakarrari ardura postuak ukatuz. Horrela, euskal burgesia gero eta indartsuagoan, erdalzaletasun amorratua sustraitzen hasi zen eta eliteetan nagusitzen hasi ziren Goirigolzarri eta Basagoititar ospetsuak, frankismoaren zutabe bilakatu ziren oligarkak, euskara herritar pobre eta eskolagabeen hizkuntza bihurtu ahala.

Gaztelania nahiz frantsesa, aldiz, jendarte kapitalistan, eliteen ezaugarri bihurtu ziren. Krisi kapitalista etengabe hauetan, faxismoaren aurrean, frankismoaren amaieran bezala, euskara askatasunarekin lotzeko erronka dugu euskaltzaleok. Etorkizunean, gakoa izan daiteke euskara alternatiba iraultzailearen ezaugarri bilakatzea; gehiengo langilearen ahots.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak