Ehunka mila kolonbiar dabiltza Venezuelan ihesi: nekazariak, sindikalistak, politikari ezkertiarrak…
Gehienak hirietako auzo behartsuetatik harago eraikitako txaboletan bizi dira miseria hutsean. Miseria hutsean, baina agintariek bidalitako txakur paramilitarren bala eta motozerrek txikituko ez dituzten lasaitasunez.
Hego Amerika eta Karibe ingurua da munduan lehengai erreserba handienak dauzkan eremua eta, zoritxarrez, Estatu Batuetatik gertu egotea egokitu zaie.
"Mundu librearen" zaindari ei direnek, euren boterea mantentzeko edozer egiteko prest daudenez, Latinoamerika egiten ari den ezkerrerako bidea eten behar dutela ondo dakite; orain arteko lehengaien lapurretari eutsi nahi badiote.
Kolonbia da gakoa. Kolonbiako gobernu txotxongiloa jausten bazaie, yankiek Latinoamerikako kontrola galduko dute hein handi batean. Latinoamerika sozialista bat, mundu berri baten eredu izan daiteke.
Horregatik, Kolonbia munduaren erdian dago.
Besarkada bat hango herri duinari.