Kolonbia munduaren erdian dago

Erabiltzailearen aurpegia Josu Zugasti 2014ko ira. 23a, 17:00

Ez naiz Kolonbian egon inoiz. Askapeneko brigadak paramilitarrek mehatxatu zituztenetik zaila da euskaldunendako Kolonbiako egoera bertatik bertara ezagutzea. Mugatik 300 kilometrora gerturatu naiz gehien, Venezuelan egon naizenean. Venezuelan egon naiz, baina Kolonbiak hunkituta itzuli. [Jarraitu irakurtzen...]

Ehunka mila kolonbiar dabiltza Venezuelan ihesi: nekazariak, sindikalistak, politikari ezkertiarrak… 

Gehienak hirietako auzo behartsuetatik harago eraikitako txaboletan bizi dira miseria hutsean. Miseria hutsean, baina agintariek bidalitako txakur paramilitarren bala eta motozerrek txikituko ez dituzten lasaitasunez.

Hego Amerika eta Karibe ingurua da munduan lehengai erreserba handienak dauzkan eremua eta, zoritxarrez, Estatu Batuetatik gertu egotea egokitu zaie. 

"Mundu librearen" zaindari ei direnek, euren boterea mantentzeko edozer egiteko prest daudenez, Latinoamerika egiten ari den ezkerrerako bidea eten behar dutela ondo dakite; orain arteko lehengaien lapurretari eutsi nahi badiote.

Kolonbia da gakoa. Kolonbiako gobernu txotxongiloa jausten bazaie, yankiek Latinoamerikako kontrola galduko dute hein handi batean. Latinoamerika sozialista bat, mundu berri baten eredu izan daiteke. 

Horregatik, Kolonbia munduaren erdian dago. 

Besarkada bat hango herri duinari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak