Bost kaña eta 'El taxi'

Erabiltzailearen aurpegia

Uda hemen da eta berarekin ekarri ditu azken hit-ak. Zoragarriak guztiak ere! El taxiEl cocodrilo eta tankerakoak. Hori da hori sortzaileen irudimen, leuntasuna eta kalitate jarioa. Gazte-giroko tabernetan abesti hauek besterik ez da entzuten eta askotan ez da besterik eskatzen.

Eta noski, plazeraren eta gozamenaren izenean, nola ez dituzte, ba, jarriko gure lan bikoitzeko tabernari-DJek? Pozgarria da jendeak abestiei horrenbesteko garrantzia ematea, esaten baita abestiek eragin dezaketela gure jarreran.  Dantza, izerdia, edana, laztanak... eta hau guztia soinu-banda ezin hobeak lagundurik. Zer gehiago eska daiteke?

Zoragarria da gure haur eta gazteek –bai, haurrek ere bai– soinu-banda hauen letra sakonak ikastea –alderatzean hainbat poeta klasiko datozkit gogora–. Aurreko parrandan suertatu zitzaidan honako hauek entzutea –adibide leunenak idaztearren–. Batek zioen: “Cho, cho, cho, fer para el taxi/ No me importa si es casada”. Beste batek: "Tu sabe yo soy candela, tu sabe yo soy el rey de las nenas. Dale mamasita tacatá...”.

Hau esanik, barra atzeko karteltxo batek eman dit atentzioa. Hau dio: Taberna honetan ez da eraso sexistarik onartuko... 

[Ea... tabernari-DJ eta juergazale maiteok: kartela edo musika hori –zabor nazkagarri hori ez esatearren–. Bata edo bestea. Biak ezin da...] Erasoa bozgorailuetatik datorren momentutik... onartua da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.