Nor, zer, nola eta zergatik gara?

Erabiltzailearen aurpegia Josu Zubia 2014ko mai. 20a, 12:00

Jakina beharko luke izan norbanakoak bere ezaugarri propioetan hazteko eskubidea daukala.

Ardura hori jendarte osoarena da, ezinbestean. Alabaina eskubide hau urratu egiten dela ezin daiteke uka, jendarteko hainbat eragilek ez baitute eskubide hau aintzakotzat hartzen bere egunerokoan, etengabe gure izaera eraikitzeko mugak jartzen baitizkigute. Eta hemen, topo egiten dugu generoaren gaiarekin. Jakin behar dugu generoak ezaugarri estereotipatuei erantzuten diela, hau da, “ema_kumeek” eta “gizonek” ezaugarri zehatz batzuk behar dituztela izan definizioz. Berdina gertatzen da “neska” pinpirin eta “mutil” bihurriekin, ezaugarri zehatzak bete behar baitituzte. Honek arazo, frustrazio eta ezinegon asko eta asko sortzen ditu. Horregatik diot, norbanakoen identitate anitzen eskubidea defendatu behar dugula eta beraz, ezingo dugu genero estereotipatuetan oinarritutako bi kolektiboen inguruan hitz egin, izaera ezaugarriak mugatuak baitira termino hauetan. 

Genero gabeko hizkera eta herri bat behar dugu. Honenbestez hezkuntzan (eta beste eragileetan) profesional gaituak behar ditugu. Ardura hori  udalena ere bada. Hauek, genero gabeko oasi guneak sortu beharko dituzte esandako eskubidearen oinarria bermatzeko. Baina horretarako betaurrekoak aldatu behar… Graduatzen hasi beharko…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak