Izan ere, buruko gaixotasunen gainean ari zirela, dei egin nien nire iritzia eman nezakeela gogoan hartuta.
-Bai? Kaixo! Zerbait esan nahi nuke…
-Bai, bai, esan!
-Ba, begira... gai horren gainean…
Eta hara hor! Zuzenean hitz egin ezean, nik esandako guztitik, aurkezleak egin zuen laburpena parametro topikoan: "Gaixoei ahal den maitasun handien eman behar zaie" .
Gaixoaren kontzeptua azpimarratu dezagun. Gaixo moduan izendatzeak, beronen akatsa zuzentze aldera, sendagile berezi baten beharra duela esan nahi du, baina hori horrela aitortu arren, ez da batere garbi ostera noiz arte eta zer tratamendu hartu. Akatsen hasieretan garrantzitsua baita gaixoa bera eta senideak gertatutakoaz jabetzea, eta, bereziki, taldekako terapia bati berehala ekin.
Orain dela 50 urte uste zen bihotza zela beste organo guztien gidari eta agintzen zuena. Bada, pentsaera hori aldatu eta etika arazoak albora utziz, buruak bihotzaren lekukoa hartu zuen, eta ordutik hona ugaritzen joan dira organo askoren transplante operazioak. Gizartea aldatu egin bada, guk ere aldatu beharra dugu geure jarrera.
Buruko akatsa duenak arima gaixoa omen du, hori pentsatzen da. Eta horri diogun beldurrak ez digu uzten txipa aldatua duen jendeari ikuspegi irekiagotik begiratzen. Horietaz guztietaz bereizita hobe gaudela pentsatzeak artaldeko edozein ardi arrunten labela ematen baitigu.
Mesedegarriago litzaiguke geure buruaz barre egitea, jende apal horren kontura txantxetan ibiltzea baino. Bazterketa hau ezabatzeko AGIFES jaio zen 27 urte dela, eta maitasuna dute sendagai printzipio eraginkor moduan.