"Eskerrik asko, Dragoi jauna!"

Erabiltzailearen aurpegia

Aurreko batean Kepa Urteaga jaunaren esker onekoa irakurri eta gero egunkari honetan...

... eskerrak ematen zizkielarik partikularrei, kultura elkarteei eta Arrasateko Udaleko langileei, San Juan jaietan egindako lanarengatik eta aurrez egindako lanengatik, hotzikara izan nuen nire barruan, eta gogoan izan nituen nire obra lantaldeko kideak. 

Hotzikara atsegina, jakina, nire ustez eskertu behar dioguna benetan gaitasuna eman dienari. Baina zer gaitasun edo zer dohain? Ikusezinak izateko dohaina. Zeini eskertu behar diogu, baina? Bada, gure Dragoi maiteari. Urtez urte, munduan dagoenik maitasun handienaz, kobazulotik ateratzen dute dragoia, eta paseoan ibili, beste batzuen artean, nire lantaldeko kideek. Ederra eta atsegina da errementari-dantza zoragarrian ematen dioten paseoa. Dragoiak, igarotzen duen une gogoangarria eskertze aldera, besteren batek ez baitizkie eskerrak eman, atrebentzia hartu du dohain hori emateko. dohain preziatu hori, ikusezinak izatearena, ez dadila galdu eta jarraitu dezatela beti bezain gogotsu lanean urte askoan, bai sanjuanetan, bai gainerako jaietan.

Eskerrik asko, Dragoi jauna.

--------------------

Joserra Uribarren

Arrasate

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.