"Gaindituko dugu!"

Erabiltzailearen aurpegia Jon Suinaga 2013ko aza. 12a, 17:00

1941. urtean Markina-Xemeinetik Arrasatera apaiz ezezagun bat heldu zen.

Bere sotanarekin, handik hona ibiltzen zen bizikleta gainean 26 urteko On Jose Maria Arizmendiarrieta. Poliki-poliki, herriko gazteengana hurbildu zen bere pentsamendu eta balore berriekin. Haren sermoiak eskandalagarriak izaten ziren; demokrazia eta justizia sozial faltari buruz hitz egiten zuen.

Enpresaren antolakuntzak parte-hartzailea eta solidarioa izan behar zuela aldarrikatzen zuen eta sortzea beharrezkoa zela. Gazte haien geldiezintasuna eta sentikortasuna esnatu zen, kooperatiben hazia sortzen aitzindari haietan. 1956. urtean Ulgor, sortzaileen inizialekin izena, lehengo fruitua izan zen, Fagor taldearen eta Mondragon Korporazioaren enbrioia. Gaur egun 80.000 enplegu zuzen baino gehiago baldintza egokietan. 

Kooperatiben arteko elkartasuna hasieratik landu zen. Adibidez, Fagor Arrasatek, orain 700 bazkide baino gehiagorekin, ni barne, taldearen laguntzari esker 80ko hamarkadako krisia gainditu zuen. Gaur, taldeko Bandera-Ontzia, Fagor Etxetresnak, hilzorian dago. Zoritxarrez, hartutako neurriak eta taldetik jasotako laguntzek ez dute berriz flotarazi. 

Garai zailak eta gogorrak tokatu zaizkigu bizitzea; gogor eta bat eginez lan egin behar dugu. Zutabe hau idazterakoan ez dira ezagutzen azken erabakiak, baina… ahal da!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak