Arrasate 1936-1956: giza eskubideen urraketak osatzen

Erabiltzailearen aurpegia Juan Ramon Garai 2018ko aza. 16a, 07:29

Arrasateko Udalak adostutako Memoria Partekatu Baterantz programak 1936tik 2018ra Arrasaten eta arrasatearrei egindako giza eskubideen urraketak argitaratzea du helburu

Horretarako, bi liburu argitaratuko dira, eta Intxorta 1937 kultur elkarteak 1936-1956 pasartearen ikerketa bere gain hartu du.

Ikerketa honek izen-abizen ugari jasotzen ditu:

Gerraren ondorioz hildakoak 395: 209 Arrasatekoak eta 186 kanpotarrak hemengo frontean hilak.

411: preso edo langile batailoietan.

154 emakume errepresaliatuak.

Herritik alde egindakoak: bi mila eta hiru mila artean –580 Union Cerrajerako langileak eta 205 Elmakoak–.

Frontean lehen lerroan ibilitakoak: 895.

Gerrako umeak: 189 –8 ihesean jaio ziren–.

Erantzukizun politikoen prozesatuak: 137.

Eta abar.

Hala ere, pasarte batzuk osatzea gustatuko litzaiguke; adibidez, herritik ihesi joandakoak, gerrako umeak herri desberdinetara joan edo bertan jaio zirenak, langile batailoietan edo kartzeletan egondakoak, erbesteratuak, isunak jaso zituztenak…

Horretarako, arrasatearren laguntza beharrezko ikusten dugu, baita urte hauetan jasandako edozein giza eskubideren urraketa ere.

Azaroa bukatu arte, telefono zenbaki honetara dei egin dezakezu: 678 24 20 31.

Prest gaude zuen aportazioak entzuteko zita baten bidez, zure etxean edo gure lokalean –Ferrerias kalea 28–.

----------

Juan Ramon Garai

Intxorta 1937 kultur elkartea

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak