Katalunian orain, berriz ere, errebelamendu delitua aplikatu diete boto eskubidea defendatzen dutenei, orain 80 urte egin bezala.
80 urte geroago, euskal presoek –asko eta asko orduko erresistenteen seme-alabak eta ilobak, ETAn sartu zirenak– erakundea desegin eta gero jarraitzen dute Puerto de San Mariako, Huelvako Almeriako… espetxeetan.
Orduan eta orain ere "etsaiaren preso" kontsideratzen dituzte. Orain 80 urte indar basatiz euren legea ezarri zutenen jarraitzaileek ez dute betetzen legea. Demokrazia armaz txikitu zuten, eta armaz eta errepresioz jarraitzen dute sasidemokrazia defenditzen.
Debagoien inguruko 40 preso zeuden penal hartan –Aramaio eta Soraluze barne–:
Arrasatekoak 13: Segundo Ceciaga Uriarte, Juan Azcarate Isasmendi, Jose Miguel Egidazu Pagaldai, Francisco Vitoria Errasti, Gregorio Yarza Abalia, Eduardo Liquiniano Heriz, Felipe Loidi Zubiaur, Mateo Astaburuaga Bengoa, Vicente Ballona Ansoategui, Jose Maria Ceciaga Ezcurra, "ez zuen esaten 'gora Espainia eta gora Franco", Felix Zulueta Belategi, Alejandro Rodriguez Perez, Casimiro Muguruza Exposito, azken hori bertan hil zen 1939ko martxoaren 5ean.
Bergarakoak 10: Silvio Garcia Rebolledo, Jose Altuna Garitano, Julian Guimon Rezola, Victor Ibarzabal Etxebarria, Domingo Jauregi Zubia, Angel Lazkano Juaristi, Jacinto Osa Unanue, Eustasio Urzelai Alberdi, Jose Ibarreta Sañudo, Aniceto Retegui Aranes. Antzuolakoak 3: Meltxor Gabilondo Legorburu, Jose Maria Basterrika Arbelaitz, Roman Laskurain Larrañaga. Soraluzekoak 7: Antonio Alberdi Alberdi, Alejandro Lascurain Ganuza, Martin Zabala Oregi, Manuel Retolaza Agirrebeña. Jesus Iraeta Odriozola, Gonzalo Iaeta Odriozola eta Juan Larreategui Maturana. Eskoriatzakoak 2: Julian Uribetxebarria Galdos eta Jaime Aranburuzabala Azkoaga…
----------
Juan Ramon Garai
Intxorta 1937 Kultur Elkartea
Arrasate