85 urte justizia eske

Erabiltzailearen aurpegia Juan Ramon Garai 2021ko uzt. 12a, 08:53

1987ko apirilean egindako omenaldiko manifestazioa. (Argazkiak: Intxorta 1937 kultur elkartea)
Datorren irailaren 26an Faxistak Debagoienan sartu zireneko 85. urteurrenean, frankistek errepresaliatutako milaka pertsonei omenaldia egingo diegu. Arrasateko Monolitoaren aurrean izango da, Arizmendiarrieta Plazan, eguerdiko 12:00etan.

Gudan gure herrietan egindako sarraskiak gai ukieziña izen zen urte askotan.

Diktaduran: berrogei urteko errepresioa eta isiltasuna. Gure senideek berriz, bizi behar izan zuten salatarien ondoan, ezagutzen zituzten haiekin. Salatzaileek ere, bazekiten hala ezagutzen zituztela. Fusilamenduaren izuarekin batera, izan zuten beldurra, eta beldur hori erabili zuten irabazleek bizirik geratu ziren galtzaileekin. Urte askoan, ezin izan zuten esan ere, senideak hil zituztela. Epaitegietan jasota datozen fusilatuei buruzko lehen heriotza agiriak dira 1944koak, zortzi urte pasatu eta gero. Beste pertsona batzuei buruz, ematen du bizi ere zirela egin, ez dago heriotza agiririk, erregistratu ere ez zituzten egin.

Kasu batzuetan, belaunaldi berriei gertatutakoa pixkanaka kontatu ziguten, gertaerak isiluneekin tartekatuz, eta beti, baxu-baxu hitz eginez, gure etxeetako lau hormetatik ez ateratzeko ohartarazpenarekin. Gure amonentzat, aitona-amonentzat eta gurasoentzat garrantzitsua zen gure senideei zer gertatu zitzaien jakitea. Zoritxarrez, beste familia askotan isiltasuna aukeratu zen. Errepresioak mutu utzi zituen, eta isiltasun horrek bereak babestuko zituela pentsatu zuten.

Urte haietan guztietan, legezkotasun errepublikarraren kontra gerran hil ziren matxinoen izenak, irabazleen bandokoak, jarrita zeuden plaka batean eliza atarian. Bestalde, gure artekoak klandestitinitatean.

40 urte eta gero inpunitatea jaun ta jabe. Erregimenaren trantsizioan zer-nola ematen den ikusirik, Frankismoaren hausturaren aurrean, frankismoaren erreforma irabazle irtetzen da. Itun horretan zerikusia duten alderdi politiko antifrankistek ez dute atera nahi argira zer gertatu zen benetan. Argudiatuz Kolpe Militarren gertakarien aurrean "borron y punto final" defenditzen dituzte.

Hilketen berrogeita hamargarren urteurrenean, 1986ko urriaren 31n, mozio bat aurkeztu genion Arrasateko Udalari, honako hau eskatzeko:

  • -. Izendatzeko fusilatu zituztenak herriko ohorezko seme eta alaba.
  • -. Merezi zuten omenaldia egitea monolito batez inskripzio honekin: "Askatasunagatik, Por la Libertad", haien guztien izenekin.

Gobernu Batzordeak atzera bota zuen proposamena honako argudio honekin: "Ez zuten jo komenigarritzat berriro bizitzea larregi, errebantxa izpiritu zaharrik berpiztu dezakeen gertakari historikorik".

Legargainen omenaldia.

Lehen mobilizazio publikoak Arrasaten. 1987ko apirilean, gure kabuz, omenaldi bat egin genuen, eta plaka oroigarri bat jarri genuen Legargaineko horman, fusilatutako 89 lagunen izenekin, garai hartan genituen datuak ziren (argazkiak egun horretakoak dira). Kokapen hau modu sinbolikoan aukeratu zen gogoratzeko hemen aplikatu zitzaiela bi baserritarri "Ihesi Legea", matxinatuak Arrasaten sartu eta bi egunetara.

Legargaineko horman fusilatutako 89 lagunen izenak.

Eraildakoen senideak.

Berandu baina azkenean monolitoa jarri zen. Hamasei urte geroago Debagoieneko Udal guztiek Monolitoaren alde egon ziren ta 2003ko ekainaren 8an Frankistak eraildakoen guztien izenekin jarri zen Arrasaten bertan egon zen omenaldian.

2021eko irailaren 26a. Faxistak Debagoienan sartu zireneko 85. urteurrenean, frankistek errepresaliatutako milaka pertsonei omenaldia egingo diegu. Arrasateko Monolitoaren aurrean izango da, Arizmendiarrieta Plazan, eguerdiko 12etan. Egia, justizia, erreparazioa eta berriz ez gertatzeko bermeak eskatzen jarraitzen dugu.

Intxorta 1937 kultur elkartea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak