"Berdintasunaren Gose"

Erabiltzailearen aurpegia

Hiru abesti abestu dituzte...

... niri, Monleon izan da bihotzeko zirrara sortu didana... 

El cura de Monleón Pio Barojaren liburutik ateratakoa, non Mondragoeko 34ko iraultzari buruz hitz egiten duen... 

Arrabalean eta gero Ondarretako espetxean ere iraultzaileek abesten zuten: ¡Arriba los de la cuchara y abajo los del tenedor! 

Horregatik, dirua abolitu zuten; ez daude begira ez Oktubradako partaideak, geroago Dragones batailoikoak... non eta Bilboko ibaiaren erdian, eurek 75 urte lehenago fusilekin berdintasunaren eta askatasunaren alde, dena, bizia ere eman zutenak, euren hitzak entzun behar zirela.

Laranja disko honi Berdintasunaren Gose deitzen diot, beste hirutan ere, Hil da Europan, Naizena izateko eta Zaborra abestietan, berdintasunaren aldeko deiadarrak entzuten direlako. 

Kamarada abestian, berriz: Hain gorri, orain hain gor... barrikadaren beste aldera pasatutakoena da. 

Aurkezleak oso ondo esan duen bezala, disko honetan gerra-deklarazio ugari daude; neuk gehitzen dut, pobreziari, eta injustiziari, hipokrisiari batez ere. 

Gose guztien aurrean Gosek lotsarik gabe pentsatzen duena esaten du. 

Monleon abestia:

Hiru kaleak batzen dituen ate bat / eta, hara, hor hasten da Arrabala / Hamaika konturen lekuko diren harriek / galdetzen digute: / Nor da iñor? Eta zein da nor? /// Handik gora sartu ziren tropek / banderaren kolore bat lapurtu ziguten. / Ta bertatik polizia sartu zen gero, / gureak ziren argazkiak eramateko. ///  Orain ez da bertan ia ezer geratzen / Harriek bakarrik al dakite zer izan giñen? /// Kopa eskutan ez bada ukabilik ez da inon. / Ta hau al da nire herria zena? / Arriba los de la cuchara! / Y abajo los del tenedor! / Zenbait uste, eta ez izan inor. /// Lehen ezin joateari utzi, / orain ezin iritsi... /// Pasatzean, zer duzu zuk gogoan? / Notiziak bihurtu dira eskela. /// Hiru kaleak batzen dituen ate bat bada / eta, hara, hor hasten da Arrabala.

Arrasateko iragana eta oraina oso ondo lotzen du, iraganari buruz egia esaten badugu, oraina ulertuko dugu eta etorkizuna eraiki, baina ez gutxi batzuen interesen alde (los del tenedor); herritarren eta gehiengoaren alde baizik (los de la cuchara).

Gose naiz.

--------------------

Juan Ramon Garai 

Arrasate

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.