Nazio kulturala

Erabiltzailearen aurpegia Jon Otero Uribarren 2017ko eka. 4a, 00:00

Asko atzeratzen ari da, bai, baina denok desiratzen dugu, dagoeneko, eta behingoz, etorri dadin Espainiako konstituzioaren erreforma bat, askotan aipatua izan den erreforma alderdi espainiarrengandik.

Abertzaleok nahi dugu negoziazio horretan onartu diezagutela nazio politiko izaera guri eta katalanei. 

Edozelan ere, gauzak ez dira hain errazak izango; izan ere, Madrilek botere itzela du. 

Baina negoziazio horretan guk geuk bai jokatu dezakegu gure karta gogorra nazio kulturala onartua izan dadin hemen, gure lurrean, alegia. 

Hots, kulturalki independenteak izango gara Espainiarekiko, gure eskumen berriak izango ditugu. 

Nahi izanez gero eten ditzakegu telebista espainiarrak, eta baita irrati espainiarrak ere, kultura baitira. 

Bueno, ni neu telebista guztiak emisiorik gabe uztearen aldekoa naiz, baita hemengoak ere, baina...

Kultura ere bada hizkuntza bera. 

Sor ditzakegu eskolak, non gaztelera irakasgaia ez den emango; horrela, indartu egingo dira euskara eta atzerriko beste hizkuntza bat, ingelesa kasu, ordu gehiagoz. 

Horretarako, baina, esandako moduan, Espainiako konstituzioaren hirugarren artikulua aldatu egin behar da, non behartzen duen euskal herritar oro gaztelera jakitera. 

Argi eta garbi, nazio kultural izaera hori lortzen badugu, behartuko da, bai, baina bietako bat soilik; hau da, edo euskara edo gaztelera jakitea euskal herritarra izateko, eta, noski, Euskadin erroldatuta egotea. 

Hazi ditzakegu seme-alabak euskal giroan, gaztelera ezarri gabe. 

Bihar edo etzi ez badakite gaztelera eta bai, berriz, euskara, bada, euskal herritartasuna onartua izango dute. 

Eta horrela, berdinketa bat lortuko luke; hau da, nazio politikoa lortu ez, baina nazio kulturala lortu bai. 

Hain zuzen ere, Madrilen aldekoa bata, baina gure aldekoa bestea.

----------

Jon Otero Uribarren

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak