Utopia hutsa

Erabiltzailearen aurpegia Jon Otero Uribarren 2015ko ira. 13a, 00:00

Honako honek ideia batzuk jaurtitzea beste helbururik ez du, ikusita zein zailtasun duen burutzeak telebista edo kaxa tonto-aren aurkako iraultza bat.

Telebista 20ko hamarkadan asmatu zuten, baina hemen, Espainiako Estatuan, 58an hasi zen emititzen. Produktua merkatu orduko eta herria osoak erosi 1970 inguruan izan zen. Zenbat aldatu den mundua ordudanik. Irratiak eta musika diskoak joera bera dute, nahiz eta txikiagoa izan. Hots, sedentarismoa, giro inpertsonala, erdal eskaintza zabala etxe barnean, memelokeria. Zer du kalitate oneko telebistak? Igortzen duen guztiaren %1 edo %2 oso ona da, baina gainontzekoa zaborra da edo sobera dago. Kotilleoa, morboa, pornoa, bortxakeria, iragarkiz josia, martxa azeleratua albistegietan-eta, arrotz elektronikoa familia giroaren ordez, sormenik gabeko kontsumoa, gehiegizko kontsumoa, ia lau ordu pertsonako egunean, tontakeria asko igortzen du, lehiakeria, diru joko txepelak, eta abar, eta abar.

Merkea denez –zergetatik dirua badoa gailu horietara–, kontsumoa gehiegikeria hutsa da. Eta hor dago koxka, ez dagoela modurik kontsumo orduak txikitzeko, sormen handiagoko aisialdietan. Populuaren %99k du telebista etxean, eta, nola ez, zaborra ikusteko tentaldia. 

Mentalitatea aldatu egin behar da, eta horretan, telebista, irratia eta disko trinkoak oztopo handia dira. Kultura, albisteak, eta abar jasotzeko mila iturri ditugu, sormena lantzen dutenak, edo pasibo kontsumo txikiagokoak. Zinez, mundu mailan, ez bakarrik hemen, pentsatu beharko genuke gailu horiek debekatzea, egunero lau ordu ez galtzeko. 

Interneten, noski, telebista eta irrati saila ezabatu egin beharko litzateke. Berreskuratu behar ditugu diskotekak, diskoa ezabatuta eta zuzeneko herri musikaz, berreskuratu behar dugu tabernetako aspaldiko herri giro sanoa, berreskuratu behar dugu etxeetako familia giro beroa, emankorra. Gizatasuna ez ote da hori? Gizatasuna gailentzen den giroa, bere apaltasunean. 

Nola konbentzitu herria etxeetako gailuok puska edo bazter ditzan? 

Kulturan sedentarioak ez bagara, gero, gero bakarrik, aurrera aterako ditugu beste ekimen asko.

----------

Jon Otero Uribarren

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak