Baina aurrez zer izan genuen? 40 urteko diktadura. Gure ama lurraren hizkuntza, euskara, hilzorian, deitoratua, zapaldua, umiliatua, urkatua, erregimen faxista batengandik. Errepublika garaian, orduan ere zanpatua zen hizkuntzak lehen kimuak loratzen ikusi zuen, lehen ikastolak. Baina Francok popatik hartzera bidali zituen eta euskara debekatu zuen. Frankismoaren azken hamar urteetan Patxik sos bat eman gabe, herriaren kemenaz altxatu ziren lehen ikastolak. Baina ordura arte zer? Gurasoak euskaldunak izanik, are gehiago euskaltzaleak, ezin, ezin eskola euskalduna izan. Ume haiek, lau belaunaldi haiek, gorrotoa barneratu zuten, gurasoek euskara maitatzen erakutsi eta kultura, jakituria erdaraz beharturik barneratu behar zutelako, gezi bat bihotzean bezala; zauri itzela.
Herra zauri hura odola isurtzen hasi zen 68an. Orduan, gazte zen belaunaldia barneko herra zauria baretu ezinean ibili da, estrategia, agian, desegokiaz, baina zauria orbaindu ezinean, lauso, behinik behin aurrera eginez. Erretiratu da belaunaldi hura, eta baretu du sugarra, beste gazte eta ez hain gazteei tiratzeari utzi dio, istiluak isildu ditu. Baina hor segitzen du Konstituzioaren hirugarren artikuluak gatazka sortzen, eta hor segitzen du erabakitzeko eskubidearen ukazioa.
----------
Jon Otero Uribarren
Arrasate