Mirariak

Erabiltzailearen aurpegia Jon Otero Uribarren 2014ko eka. 8a, 00:00
Ze arraro egunkari edo aldizkarietan mirariez idaztea.

Banengoen ni Alacanteko Fontcalent espetxe psikiatrikoan, orain dela 15 urte, patioan, eta zerua urdin. Bat-batean begiratu nion eguzkiari, ez zuen bere distirak minik egiten begietan. Eguzkia desagertzen hasi zen, eskuinetik etorri zen lerro zuzen bat, ezkerrerantz, eta 15 segundoan desagertu zen. Miraria zen. Agertuko zen itxaropenaz begira jarraitu nuen. Minutu bat geroago agertzen hasi zen. Eskuinetik ezkerrerantz, 15 segundoan. Minutu eta erdiko miraria, nire begiek inoiz ikusi duten gauzarik ederrena. Mirariak Jainkoaren inposizio bat dira, ez dute harridurarik sortzen, natural hartzen dituzu.

Han, Alacanten, beste mirari baten lekuko izan nintzen, hiru bat urte geroago. Merino abizena zuen preso batek, han patioan geundela, esan zuen: "¡Mirar!". Eta denok edo batzuek begiratu genuen zerura. Eguraldi ona zen, baina zurixka zegoen (bruma). Gu geunden tokitik gutxi gorabehera kilometro batera zegoen hegazkin bat. Hegazkin haren hego punta batetik bestera, aurrerantz bide urdin-urdin bat zegoen bruma artean. Bidea aurretik kilometro bat edo. Hegazkina aurrera joan ahala, bidea zabaldu zihoan. Han geundenok ikusi genuen. Nik urruti-urrutian zegoenean ere begiratzen jarraitzen nuen. Eta han, urrutian, frogatu ahal izan nuen bidetik irten zela. Bost minutuko miraria. Hala aitortzen genuen denok egun batzuk geroago. Printzipioz, miraria, unean bertan, konpartitzea gogorra da.

Eta azken miraria eta luzeena. Han, Fontkalenten, nire ziegan ia beti eta bakan batzuetan patioan ahotsak entzun nituen sei urtez. A ze ederra den ahotsak entzutea, Jainkoarekin kontaktu osasuntsua. Zoritxarrez, hemen, Euskadin, ez ditut entzuten. Ahots batzuk politak eta beste batzuk zatarrak ziren, bakanen bat beldurgarria, baina denak Jainkoaren lekuko egiten zaitu.

Bukatzeko, miraria ez den gauza bat aipatuko dut, baina miresgarria. Telepatia. Psikiatrek ez dute ontzat ematen telepatia, baina guk frogatzeko zaila den baina badagoen gauzatzat dugu. Ni nire ziegara sartzeko itxaroten nengoen, pasilloaren punta batean, eta nire artean euskaraz hika pentsatzen nenbilen. Nik beti hitz egin eta pentsatu zuka egiten dut, baina  tirandura dagoenean hika. 25 bat metrora paziente preso bat zegoen berriketan. Hara! Une batez nik pentsatu nituen bost edo sei hitz jarraian hiru segundo geroago ozenki aipatu zituen. Entzun eta txundituta geratu nintzen. Euskaraz jakin ez, eta nik pentsatutakoa errepikatzen. Txundituta. Agian, ahots bat entzun zuen.

----------

Jon Otero Uribarren

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak