... zabaldu zuen Euskal Herrian.
Bere heriotzaren ostean ikur bihurtu zen, eta omenaldi bezala abesti bat eta guzti izan zuen esaera horrek, erlazionatuz buruzagiarekin.
Txomin arrasatearra zen; ni ere bai. Nire aita Aretxabaletakoa da, baina hona ezkondu zen. Ume-umetatik entzun diot nire aitari aurrera bolie esaten. Nik ez diot kopiatu, beste zenbait hizkera bezala.
Adibidez, berak esaten zuen tril egin eta igerri; nik, aldiz, topo egin eta nabaritu.
Euskara bilakatuz doa.
Baina etxean entzuten nuen "aurrera bolie" horrek ez zuen gaurko konnotaziorik. Aitak edozein unetan esaten zuen. Eta esaten du oraindik, bere lagunarte eta adinekoekin, batez ere, beti hemen inguruan.
Lehengo egunean, aspaldiko arrasatear bat aurkitu genuen kalean, kanpoan bizi dena, eta aitak hura esan zion, besteak barre egin zuen eta animoak eskaini, nire aitak 89 urte baititu.
Nik esan nion etxean: "Aita, hori esatea gaur egun delitua da, ikusi zer egin zioten De Juana Chaosi. Berak erantzun: "Bueno, bueno, hori nik asmatu naixuan". Berak asmatu omen zuen eta bere adinekoen artean Arrasaten erabiltzen zen. Herri hizkera hori hartu zuen Txominek. Galdu da, noski, delitua bada. Urquijori galdetu, hori esatea omen da "aurrera borroka klandestinoa edo isilekoa".
Bestetik, Euskal Herriaren independentzia nahi dute askok.
Niri ere gustatuko litzaidake.
Baina ez da posible.
Zergatik?
Bertan dauden lau herrialdek ez dute nahi.
Iparraldean abertzaleak %10 bakarrik dira eta Nafarroan, %30 soilik.
Begira dezagun zer esaten duen Hasier Harraizek Gara egunkariko gutun eder baten azaroaren 23an:
"Lehenengoz eta behin, ezinbestean, Nafarroako indar harremana aldatzea lortu behar dugu eta bide horretan jarraitu. Ondoren, Nafarroako izaera eta egoera aintzat hartuko dituen Hego Euskal Herrirako ibilbide-orria egiteko (eta garatzeko) baldintzatan egongo gara".
No Sorturen aldekoa naiz, baina kritikatxo bat merezi du.
"Indar harremana aldatu" eta gero "Hego Euskal Herriaren bide-orria".
Noiz arte, baina?
%30 hori noiz bihurtuko da %51?
20 urte, 30, 50 urte Nafarroa abertzaletu arte.
Nik ez dut horrenbesteko pazientziarik.
Euskadi etzi izan daiteke independente, lurraldetasun abertzale tabua hausten badugu.
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia dira Euskadi.
Euskal Herriaren izen politikoa ez da Euskadi.
Euskal nazio kontzientzia hiruretan soilik delako.
Espetxeak hustu, sasian daudenak legeztatu eta ETAk lagatzen badu, agian, agian, bozka abertzalea gehituko da Nafarroan.
Nik ez nuke nahi arriskatu matematika horiek eginda.
Auskalo ETArik gabe zenbat kostatuko den Nafarroa abertzaletzea, auskalo.
Nafarroak ez du nahi autodeterminaziorik, are gutxiago independentzia; galdetu UPN, PSN eta PPNri.
Gehiengoa dira.
Ze kalte egingo diete, ezker abertzaleak eta eskuin abertzaleak Nafarroa gerorako utziz Euskadiren independentzia aitortzen badute?
Nafarroan, ziurrenik, euskal nazio kontzientzia berpiztuko da, Euskadik estatu desiratua lortzen badu.
Zeren EAJ ere Nafarroa noiz abertzaletuko den begira dago.
Deia-n honela deitzen dio Anasagastik Euskal Herriari: "Euzkadi", zetarekin. Euzkotar aberria.
Euzkotar hiztegiak ere ez dakar, baina deritzo euskal leinu edo arrazako aberkideari.
Ni, berez, 3/4 nahiz euzkotar, nahiz eta euskaldunekin lotsa ematen didan euskaraz ez egitea.
Hori, ba, Otero genea galiziarra daukat; bai, horixe.
Baina ez da Euskadi edo Euzkadi Euskal Herria.
Nazio estatu independentea nahi duen herrialdeen batasuna da.
Araba, gutxigatik, baina abertzalea.
Bizkaia abertzalea.
Eta Gipuzkoa zeharo abertzalea.
Hori da Euskadi, Espainia ez dena.
ETA desegiten bada, batuko dira eskuin abertzalea (katolikoa) eta ezker abertzalea?
Bide-orria Nafarroari itxaron beharrik gabe egin dezakegu, gatazka konpontzeko.
PPk eta PSOEk demokratikoki ez badute Eusko Jaurlaritzako gehiengoa ontzat hartzen, onartuz gure erabakitze eskubidea, desobedientzia landu dezakegu.
Herri galdeketa egin Euskadik independentzia onartuz, bai edo ez.
Kataluniak bezalatsu, lurralde gatazkatik at.
Zer egingo lukete Raxoik eta enparauek?
Behin independentzia erabakiz gero, ejerzitoa Kataluniara eta Euskadira bidali?
Gu herri PPlerdo bat bagina bezala.
Sarraskiak beldurra ematen du, noski.
Katolikoek beste masaila jarriko lukete?
ETA berpiztuko litzateke?
Gauza bat argi dago, Europak ez luke onartuko.
PP eta PSOE prest daude Europako Ekonomia Erkidegotik kanpo geratzeko?
Eurotik kanpo?
Ez, ez, ez daude prest.
Gurea da garaipena.
Gurea da demokrazia.
Gora, Euskadi askatuta!
----------
Jon Otero Uribarren
Arrasate