"Portzentajeak, batetik, eta jaiotza-tasa, bestetik"

Erabiltzailearen aurpegia Jon Otero Uribarren 2013ko ira. 21a, 02:00

Orain dela 18 urte, guardia zibil bat erasotu nuen Bilbon.

Nire kabuz egin nuenez, gaixotzat hartu ninduten. 

Ebakitxo bat bakarrik egin nion eskumuturrean. 

Han, hamar urteko espetxe-psikiatrikoko zigorra izan nuen Fontcalent espetxean (Alacant). 

Bazegoen psikiatra abertzale bat (harrigarria, ezta?). 

Medizina psikiatriko nazkante oro kentzen zidan. 

Halako batean inkesta bat egin nuen espetxe barruan preso-pazienteei zera galdetuz: "Zer moduz medizina psikiatrikoaz?".

Inkestatu nituen 40 bat preso. 

%30ek esaten zidaten medizina psikiatrikoa tortura zela, %20k gaitza zela, %40k ez zutela ezer sentitzen eta %10ek soilik oso medizina ona eta egokia zela. 

Badakigu psikiatrikoetan jendeak maite ez duen jendea dagoela, baina %30 torturatzea gehiegitxo da. 

Tortura onartua, legeak hobetsia. 

Laborategiko tortura. 

Nik sarri pairatua eta azaltzeko zaila.

Nire kide bat Ingalaterrako psikiatriko batean egon zen. 

Dio han behartzen zaituztela psikiatrak agindutakoa hartzera soilik hiru hilabetez. 

Hiru hilabete pasata, medizina psikiatriko hura gustuko ez baduzu, ez hartzeko askatasuna duzu. 

Hiru hilabeteko tortura, eta ez hemen bezala bizi osoan, eskubiderik gabe. 

Portzentajea da %30 eta %20 ere bai. 

Noiz arte? 

Ohean lotu behar ote naute berriz?

Bestetik, Euskal Herrian jaiokuntza-tasa baxua dugu, eta orokorki Europan. 

1,38 seme-alaba emakumeko.

Hau da, bikote batek 1,4 seme-alaba ditu. 

Hala ere, ez gaitezen larritu. 

XX. mendean medizina asko hobetu zen eta ordurako ez ziren haur jaioberriak hainbeste hiltzen. 

Horrek populazioaren gorakada ekarri zuen. 

Zergatik? 

Antisorgailuak perfekzionatu zituzten mendearen hirugarren partean, edo, hobeki esanda, frankismoa ez zen laikoa, gaur egun munduan estatu anitz bezala. 

Laikoa ez zenez, debekatu egiten zuten berau. 

Orduan, bikotea ez zen erreprimitzen, bere sexu nahia asetzen zuten eta ondorioa antisorgailurik gabe, noski, baby boom-a izan zen; hots, ume asko. 

Gehiegi. 

Ume asko, piramide handia, populazio handia; hots, etxe asko egin behar, lantegi asko, eraikuntza asko.

Hau da, izadia birrindu beharra. 

Eta mundua txiki gelditu zaigu, natura, dena hondatzen dugu. 

O! 

Izadi maitea, non zaude?

Edozelan ere, orain dela 30 urte asko jaitsi zen jaiotza-tasa, zorionez, antisorgailuengatik. 

Sexua ase bai, baina umeak maitatuak direnak bakarrik, nola ez. 

Hala ere, gazte gutxi daude eta zahar gehiago mantentzeko. 

Baina hau ez da dena. 

Orain, 30-40 urtekoek dituzte umeak. 

Horrenbestez, orain, 20 urtekoek, adin horretara heltzean, 1,4 ume nahi izango dituzte ere, antisorgailuak medio. 

Beraz, piramideak itxura irrigarria izango du. 

Etorriko ote da gobernu bat antisorgailuak debekatzera? 

Espero dut ezetz. 

Gora, izadia!

--------------------

Jon Otero Uribarren

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak