"Nafartar espainolismoa"

Erabiltzailearen aurpegia

Nafarroa garai batean erresuma izan zen.

Oraindik ere batzuek Euskal Herria nahi dute aipatu nafar estatu bezala, nafar estatu erresumaren harira. 

Aberri Egun batzuetan, Iparraldean batez ere, Euskal Herria erresuma bat da afixa irakur daiteke. 

Baina zer gertatzen da? 

Nafarrek odolean daukate erresuma izan nahia? 

Beha dezagun nafar historia: 1512an Foix-eko nafar dinastiak, denok dakigun bezala, galdu egin zuen Nafarroa Garaiaren boterea, Errege Katolikoen alde. Nafarroa Beherean gorde ziren. 

Nafar dinastia, han, Nafarroa Beherean, Albret dinastiak hartu zuen. Albret nafar dinastia Nafarroa Garaia berreskuratzen saiatu zen Noaingo guduan. Galdu egin zuen. 

Nafarroa Beherea dinastia borboiak hartu zuen lehenengoz, etxe horretan, 1555ean. 

Borboi dinastia izan zen Nafarroako errege 1589ra arte. 

Dinastia hori, orduan, Frantzian ere errege izan zen. Bietan. Baina dinastia honek 1610ean Nafarroa Beherea Frantzian anexionatu zuen. Azken errege nafarra.

Iraultza batzuk medio, borboi dinastiak Frantziako erregetza galdu zuen, Errepublikaren zioz. 

Handik denbora batera, lege salikoaren arabera, Espainiako errege bihurtu zen borboi antzinako nafar dinastia. Orain, borboiak Espainiako errege dira. Horri begira ari ote dira nafarrak, beren antzinako errege eta erresumari? Eta are gehiago, Felipe printzeak ez du oinordeko gizonik, bi alaba baizik. Beren espainolismoa erresuma grina ote da? Ni giputza eta errepublikanoa naiz.

-----------------

Jon Otero Uribarren

Arrasate

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.