"Euskaldunak beti bananduta?"

Erabiltzailearen aurpegia

Nafarroako erresuma sortu zenean, Nafarroan zen hedatzen bakarrik.

Gipuzkoarrak beren aldetik gobernatzen, bizkaitarrak ere bai, Gernikako Zuhaitzaren pean; arabarrak beren aldetik. Ez zegoen batasun politikorik. 

Nafarrek diote orain estatu bat zirela. Erregea edo erregina edukitzea batzarretan eratutako gobernatzeko ohitura zaharra baino gehiago zen? Gaurko ikuspuntutik ikusita, zer ziren errepublika ezberdinak, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaia? Gaurko Euskadi. Beste horrenbeste Lapurdi eta Zuberoa. Noski, bakoitzak bere euskalkia zuen. Hori ote arrazoia, besteak beste, orduko banaketarako? Denok izanik Euskal Herria. Baina Euskal Herria definizio kultural bat da. Euskal Herriaren barne, abertzaleek gehiengoa duten nazio kontzientzia definitzeko lurraldeen eremua Euskadi hitz edo adierazpide politikoa dugu. Eta herrialde horiek argi dugu Hirurak Bat direla.

Orduan, komunikabide gutxiago zegoen, euskara idatzirik ez, eta abar. Agian, euskalki ezberdinak aditzeko aukera gutxiago. Elebakar gehiago, zer esanik ez. Horrela, ba, distantzia handia beraien artean eta herrialdeak, ondorioz, bakoitza bere kabuz gobernatzen ziren, batasunik gabe, nahiz eta erabili Euskal Herri hitza definizio kultural gisa gaur egun bezala. Baina politikoki ulertuta, bata zen Gipuzkoa, bestea Bizkaia, Nafarroa, Araba, Lapurdi eta Zuberoa. Ezberdinak garai haietan, gobernatzeari dagokionez.

Beti egon dira tirabirak gure artean. Gero etorri ziren garai berrietan bazeuden gorroto itzelak ganboatarren eta oinaztarren artean, agaramontarren eta beaumontarren artean. Orain ere, komunikabide gehiagorekin, batzuk espainolistak dira, besteak Frantzia-zaleak eta gu abertzaleak. Hiru hizkuntza ere badaude, eta ezinikusiak. Bi hizkuntza inposatuak dira betebeharrez eta gurea eskubidea. 

Independentzia, laster baten egitekoa. Euskadin. Ez da Euskadi Nafarroa, abertzaleak %30 soilik direlako. Ez da Euskadi Iparraldea, abertzaleak %10 soilik direlako. Baina zer gertatzen da? EAJk eta EH Bilduk nahiago dutela 20 edo 30 urte itxaron, ea Nafarroa abertzale bihurtzen den, eta ordurako lagatzen dute Hego Euskal Herriaren independentziaren proiektua. Gehiengo bagara hiru herrialdetan, zergatik ez eman amore Nafarroari orain, eta demokratikoki independizatu Hirurak Bat? Hots, Euskadi. Gaztelera orain bertan bihurtuko genuke eskubide soila, eta ez betebeharra, euskara bezala. Zergatik itxaron 20-30 urte? Posible da EAEk, Euskadik, independentzia lortzea.

Abertzaleek, behingoz, lagatzen badute Nafarroa, ziur Espainiak lagako duela EAE Euskadiren independentzia, demokraziaren logikaz. Mesedez, abertzaleok...

--------------------

Jon Otero Uribarren

Arrasate

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.