"Esna dezagun herria"

Erabiltzailearen aurpegia

Esnatu egin behar da herria, lozorroan bizi baita.

Lozorroan telebista ikusten, irratia entzuten, edo musika diskoekin nonahi ematen du denbora. Ia lau ordu egunean da batez bestekoa telebistari so. Lau ordu kirolik egin gabe.Lau ordu lagunekin egon gabe, paseatu gabe, irakurmena landu gabe, alternatu gabe, probetxuzko zerbait egin gabe, benetako atsedena hartu gabe, lau ordu saskira botata.

Aspaldi, mutikoa nintzela, abesten zuten kantu bat: Agur, telebista. Eta bukaeran zioen: Agur, telebista, gu guztion izorratzaile galanta. Berbena alaietan. Aisialdi merkeak dira hiru gailu horiek; horra hor beren arrakasta. Merkeak bai, baina kaltegarriak.
Joan den mendearen hasieran hedatu zen irratia, eta orduko jendearen komunikazio kontzeptua aztoratu egin zen; jendea erotu egin zen eta mundu gerra bat etorri zen.

Gizatasunaren simulazioa dira hiru gailu hotz horiek.

Asmatu zen telebista eta are gehiago oldartu zen komunikazio zentzua, eta handik gutxira II. Mundu Gerra etorri zen. Mirariz bezala, uhin batzuen bidez zetorren komunikazioa, eta jendeak ezin zuen ulertu. Hotza da berez gailua, nahiz eta musika goxoa entzun.

Merkatu egin zen telebista eta 1968an zabaldu zen herri osoan. Eta orain, horrenbeste kate, horrenbeste sintonia, 24 orduetan.
Hitz batean: zaborra, besterik ez. Laburki esanda, iraultza behar da, debekatu hiru gailu horiek, isiltasunak eta herri giroak goza dezan.

Erantzun, adi nago.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.