Jon Otero: "Kultura eta iraultza"

Erabiltzailearen aurpegia Jon Otero Uribarren 2011ko api. 3a, 02:00

Oraintsu esan du euskal politikari ohi batek identitatea eta kultura erlazionaturik daudela ekonomiarekin.

Hala da, bai.

Nork mugitzen du ekonomia? Gizakiak. Eta gizakiak gizatasuna du. Beraz, gizatasuna duen kulturak eragina du ekonomia baikor batean ere.

Orain dela 40 urte ez zegoen langabeziarik; harrezkero, bai.

40 urte daramatzagu langabeziarekin, gutxiago edo gehiago.

Politikariek sarri esaten dute gizarte heldu batean bizi garela, interesatzen baitzaie hori esatea. Baina gero kontuak ez dira irteten.

Onartzen du berorrek gizarte hau, kultura hau, sistemaren aldekoa dela? Bai? Beraz, berori zoriontsua da. Gutxiengo bat zorigaiztokoak gara, eta sistema aldatzean sinesten dugu. Ezin dugu onartu, kultura traketsa baitugu.

Orain 40 urte zabaldu zen kaxa tontoa, telebista. Harrezkero, aisialdi soziala iraulirik dago gailu hauekin. Batez beste 2,5 ordu egunero kontsumitzen da telebista. Itzela. Gizarte hau ez da heldua, aisialdi tentela kontsumitzen baitu. Telebista, irratia eta diskoa da gizartearen aisialdia. Etxeetan %99k erosten dute telebista, eta daukate. Hiru gailu hauen soinua ona ez dela ulertu behar dugu; nobleegia da, arrotza, sartzen den giza talde guztietan arruntasun sanoa distortsionatzen du.

Zaila da azaltzen, baina gailuok itzaliz, apurtuz, isiltasunaren eta berriketaren herri giro eta gizatasun hautsi gabea behar dugu.

Aisialdi pasiboak dira, sormenik gabekoak, eta abusatu egiten da.

Horregatik da txarra kontsumoa.

Iraultza, benetakoa, gailu hauek debekatu egin behar dira, eta Interneten musika eta telebista ere ezabatu.

Bakarrik laga behar da bideoa, pixka bat, eta areto handietako zinema, gutxi, abusatu gabe.

Denek esaten dute: "Ez bazaizu gustatzen, itzali eta kito". Ez! Gutxiengo baten bizioa laga daiteke, baina herri osoa horretan badabil, zerbait gaizki doa, eta debekatu egin behar da.

Telebista, irratia eta diskoa erosiz gero etxerako, berorren kontsumoa tentaldia da, eta gaitz baten tentaldia bera bakarrik jada txarra da. Tentaldia puskatu egin behar da, telebista apurtu.

Posible da horrelako iraultza bat? Noski, gehiengoa dago kontsumoan, baina eztabaidatu egin behar da, gehiengoa ez baitabil ondo, aisialdi leloarekin. Ez da hau gizarte serioa. Beste herri batzuek gailuon kontsumo itzela dute eta ekonomikoki ongi doaz.

Herri honetan ez balego telebistarik, irratirik eta diskorik (debekatu ostean), denbora laburrean herri sanoa izango genuke eta langabezia hutsala etorriko litzateke.

Iraultzan isuri behar al da odola? Zoritxarrez, hala suerta daiteke.

Kontu izan gizarte talde bat sortzen bada hiru gailu hauei aurre egiteko gogoz, amorruz, egunero kamera eta mikrofono aurrean daudenek naturaltasuna galduko luketela eta negozioak pot egingo lukeela.

Nik sortu nahi nuke horrelako giza talde bat, herri mugimendua, baina, forentseen arabera, "intolerantea" omen naiz eta psikiatrian nago. Etxean ez naute maite, ei naizelako liskartsua, telebista dela eta. Psikiatrian "gaixo" bat bainaiz farmakoak kentzen dizkidatenean, erdaldunei euskaraz egiten baitiet.

Psikiatra eta forentseei euskaraz egin, eta farmakoez izorratzen zaituzte. Gero, gizarte honek ez du ikusten, eta, ondorioz legezkoa denez, psikiatria farmakoek tortura eragina dute (nahiz eta erdaraz egin ez, ez naute osatzen).

Esan bezala, aurrerago gogor eginez gero, telebista bere pisuz eror daiteke, trakestu egingo bailirateke kamera aurrean daudenak, eta iraultza albiste litzatekeelako.

Nahi dugu mundua aldatu, berorrek ez? Zoriontsua baita, baina gu ez gara zoriontsu; beraz, iraultza ala...

----------------------------------

Jon Otero Uribarren
Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak