Tximista

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Larrañaga 2020ko urr. 25a, 00:00

Bihotza sentitzeko eta burua pentsatzeko. Lehena, argi eta garbi; bigarrena, ez dakit ze puntura arte. Giza arrazoimenaren eta sentimenduen arteko haustura hau da, izatez, fabrika kokatzeko lekurik aproposena. Badaki ugazabak.

Pentsa dezagun, adibidez, ibilgailu elektrikoetan. Ze arazo konpontzen du kotxe elektrikoak? Saltzaileen ahotan, kutsadura izugarri murriztuko duen asmakizuna da. Baina zein da errealitatea? Kotxea osatzen duten pieza guztiak erregai fosilek elikaturiko makinek fabrikatu, eraldatu, garraiatu eta muntatzen dituztela.

Gainera, inon ez da ageri kotxe baten gurpil eta frenoek askatzen dituzten partikula kutsakorren notiziarik (PM10 eta PM2.5); edo bateria elektriko batek dituen materialak lortzeko egiten diren sarraskien daturik; edo kotxea bera mugituko duen elektrizitatearen jatorriaren inguruko informaziorik – elektrizitatea sortzeko erregai fosilak erabiltzen dira–. Beraz, ze arazo konpontzen du kotxe elektrikoak? Bat ere ez. Kotxez aldatzeak, edo bizikleta zein patinete elektriko bat erosteak, norbaiten kartera loditzea eragingo du soilik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak