Gizaera

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Larrañaga 2018ko aza. 17a, 00:00

Gu gara. Izan ginen, eta izango gara. Ala ez?

Egunen joanetorriarekin batera, konturatu naiz kaleek ez dutela txikitako oroipenetako distira bera. Haurren ahotan jada ez da entzuten euskaldunon legatua, eta gurasoek ez dute inolako ardura arrastorik erakusten. Gure izaeraren alderdi astunenetariko bat lurperatua izan dela dirudi. Hala ote? Hizkuntzaren edertasunean gordeta dagoen izaera ulertu ezean, gainbehera goaz, hizkuntza bakoitzak bere ingurua ulertzeko modu berezi bezain bakarra duelako, eta euskaldunon ingurumenarekiko lotura izugarri ongi azaltzen du gure hizkuntzak.

Tamalez, gaur egun bizi dugun mundu azeleratu honek funtzionalitatea eta etekina soilik ditu helburu; ondorioz, izaera eta edertasuna ez dira garrantzitsuak. Eta, onerako ala txarrerako, Euskal Herria azelerazio horren erdiguneetako bat da. Serie fabrikazioak artisautza ordezkatu zuen lez, hizkuntza erabilgarriek euskara ordezkatuko dute, egoerak berdin jarraituz gero, eta, euskarak euskaldun egiten gaituen heinean, desagertzear gaude. Gure heriotzaren zein etorkizunaren jabeak gara; jardun dezagun, beraz, hilezkortasunerako bidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak