Zergatik ari gara kulturaz?

Erabiltzailearen aurpegia Joanes Plazaola 2022ko mar. 11a, 00:00

Espresio estetikoetatik harago, mundu ikuskera oso bat definitzen du kulturak.

Ondorioz, berorren analisiak paper garrantzitsua jokatzen du edozein pentsamendu kritikoren baitan. Erritmo bizkorretan bizi gara. Etxetik lanera, lanetik etxera, gainontzeko eginbeharrei presaka erantzunez eta lasai egoteko denbora zirrikituren batetik lortuz; posible denean. Gainera, sare sozial, komunikabide eta partekatutako espazio desberdinetatik jasotako informazio bonbardaketak ez digu ideiak ordenatu eta garatzeko abagune handirik uzten.

Mundu globalizatu honekiko dugun ulerkera, norbanakoon eta gizartearen arteko harremanak, ohiturak eta jokabideak ez dira hausnarketa eta irizpide pertsonaletatik jaiotzen, egitura ekonomiko eta sozial oso batetik baizik. Errealitatea interpretatzeko eta antolakuntza forma eraginkorrak garatzeko, sentsazio pertsonaletatik aldendu eta perspektibaz begiratu beharra daukagu. Horregatik, kulturaren inguruko eztabaida ez da kapritxo hutsa, edozein mugimendu politikoren norabidea zehazteko ezinbesteko elementua baizik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak