Mondragones Txirrindulari Kluba: Basualdo irabazle

Erabiltzailearen aurpegia Josemari Velez de Mendizabal

1969ko ekainaren 25ean atera zen argazkia. Sanjuanetako ohiko txirrindulari-lasterketa korritu zen, 133 kilometrotan, Kanpanzar bi aldiz igo behar izan zutela txirrindulariek eta behin Urkiola. Profesional berri eta afizionatuentzat irekia zen lasterketa.

15. kilometrotik Jose Maria Basualdok aurre hartu zion tropelari, Gonzalez lagun. Eta helmugara bost minutuko diferentziarekin iritsi ziren bi txirrindulariak. Azkarrena Basualdo arabarra izan zen, batez besteko 37,866 kilometro orduko abiadurarekin.

Argazkian, Garibay kalean jarritako helmugara Basualdo heltzen ari da, Club Ciclista Mondragones-ek antolatutako lasterketaren garaile bezala. Jende asko helmugan eta Rafa Fernandez eta Anjel Mari Aiani adi-adi txapeldunaren azken pedalei.

Jose Mari Basualdo ziklokroseko estatuko txapelduna izan zen, 1972, 1973 eta 1976an.

Txirrindua gutxi izan balitz bezala, egun hartako arratsaldean beste norgehiagoketa bat izan zen, herriko kaleetatik. Irabazlea Silloniz –goizean laugarren egin zuena– Migel Mari Lasaren aurretik.

Eta hain zuzen ere, beheko argazkia egun hartako sari banaketari dagokio, Udaletxean. Olalde zinegotzia bere saria ematen ari zaio Migel Mari Lasari, Arrasateko Txirrindulari Klubeko Josetxu Inda lehendakariaren eta Jose Ignazio Zaitegi idazkariaren begiradapean.

Miguel Mari Lasa txirrindulari handia bilakatu zen, Espainiako Vueltan, Frantziako Tourrean eta Italiako Giroan etapak irabaziz.

Argazkiak: Jose Ignazio Zaitegi.

Artikulu hau eta beste asko irakurtzeko hemen bloga: 1949Arrasate.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak