Ezjakin arriskutsuak

Erabiltzailearen aurpegia Josemari Velez de Mendizabal 2024ko urriaren 14a

Gure haurtzaroan gutariko batek, labana txiki batek lagunduta, bere izena idazmahaian markatzen zuenean edo, eskolatik kanpo, horman idazten zuenean, esan ohi zen ekintza hark erabateko ezjakin bat irudikatzen zuela. Udalaitzeko gurutzea eraso eta desagerrarazi dutenak, ezjakin izateaz gain, koldarrak dira, gauaren iluntasunean babestuta egin baitute balentria.

Herriaren borondatetik sortzen diren zeinu kulturalak ezabatzea, desagerraraztea, kalifikaezineko ekintza bat da, buru gaixoetatik bakarrik etor daitekeena. Eta tristeena da erasoak ez duela atzera bueltarik. Ondare kulturaleko pieza bat birrindu dute, betiko. Hori egin dutenek gure memoria historikoaren defizita handitzea lortu dute. Baina eurei, bost axola! Ezjakin arriskutsuak dira.

Etorkizuna etorkizun blogean jasota.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak