Ardanza alkatea zela

Atzo zendu zen Jose Antonio Ardanza, Arrasateko alkate ohia. Harreman sendoa izan nuen berarekin, herriko lehen agintari bezala eta diputatu nagusi eta lehendakari izan zen urteetan. Gaurko bi argazkietan nire lehen bi liburuen aurkezpenean ikusten dugu Ardanza.

Goikoan, Sebero Altube liburua zen udaletxeko pleno aretoan aurkeztu genuena. Mahaian, goitik: Juan Antonio Garmendia, Jose Antonio Arana-Martija, Patxi Altuna, Ardanza alkatea, Aita Luis Villasante euskaltzainburua, Arantza Akizu Kultura zinegotzia eta ni. 19679ko abenduaren 6a zen.

Behekoan, berriz, Iokin Zaitegi biografiaren aurkezpenari dagokio. Eta liburuak sinatzen ari naizen bitartean, Ardanza alkateak bere sinadura eskatzen ari zaio Jesus Mari Leizaola lehendakari zaharrari. Eskuineko behe aldean, bizkarra emanez, Juan San Martin, Euskaltzaindiko idazkaria. 1981ko abenduaren 1ean izan zen.

Guztia jasota 1949arrasate blogean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak