Egia da. Istanbul, turkoek diotenez, hiri mistikoa da, eraikin zoragarriak dituena, “askatasunaren hiria”. Esperientzia ezberdin bat bizi izateko asmoz etorri nintzen hiri turkiar honetara denboraldi batez Arrasate nire begien bistatik kentzeko, nire lehen liburua bukatu ondoren, oporrak behar nituen. Turkian ez dut oporrik aurkitu, giza eskubideen zapalkuntza latza baizik.
Arrasateko kaleak gogoratzen ditut; mendiak, isiltasuna, bizimodua… Istanbulen, ordea, gizartearen kontrasteak sentitu daitezke leku guztietan. Kaleetan, emakume ezberdinak ikus daitezke: minigona batekin doazenak, europarren estiloa dutenak, buruan estalki bat daramatenak zein gorputza erabat estalita dutenak, begiak eta sudurra salbu. Beraien arteko harremanari buruz hausnartzen dut hemen nagoenetik. Orokorrean ez da oso ona. Tayyip Erdogan (Turkiako lehengo ministroa), estatua islamizatzen saiatzen ari dela diote (azkenengoa, twiter sarea isteko saiakera), herritarren arteko begirada usteltzen, batzuk ados, beste batzuk kontra, gorrotoa areagotuz, baina guztiek nekatuta dirudite. Euskadin ondo asko ezagutzen ditugu gorrotoaren ondorioak. Turkian ere badaude, baina ez dira ikusten.