Handik aurrera pasau nebenak kontaittera nator. Ez bazan zureatik, nola aillau ni nunbaittera. Kanuren eta Kizkitzaren material on eta berua jantzi eta poliki-poliki goruntz zulotik... ze miñak... bi pausu, geratu, ura edan, beste bi pausu, eta halako baten Buetraitzeko buzoira. Handik besuetatik helduta zelabait, Gurutze Gorriko todoterrenoraiño. Eskerrak zueiri. Zuasti, Estitxu, Egoitz, Olatz, Txino... Aloñatik Lizartzara bajau eta han anbulantzia zain. Oscar eta Andrea, txoferra eta erizaiña. Ze lana zuria, Andrea, Arrasateraiño kurak egitten, konstantiak hartzen eta morala emuten, hipotermia puntuaz...
Zorionez, kontaitteko moduan nau eta eskerrak danoiri. Antolatzailliak euki dozuen tratua; badakit, Iban, ze gaizki pasau zeben, ez zan nire intentziñua.
Endika Gartzia korrikalarixari ze esanik ez, bixok goiazen batera, aspaldittik gara lagunak, gaiñera; berak ikusi eben dana, karrera dana pasau ebela nitaz akordaitten, han geratu bihar zala neri lagunketan, aste dana mezuak idazten; animo, Endika. Eta pasadia izan zana, ze apoiua emun nostain karrerako korrikalarixak. Eskuak emun lagunketako, animuak... zer moduz? Benetan eskerrak.
Post-data: hemendik antolatzaille eta herrixari ohartxo bat: aurten 106 dorsala ez da metara aillau, baiñe hurrengo urtian aillauko dan esperantziaz besarkada bat danoiri, Deabruari be bai. Ez naiz hemendik bizi, baiña bizitzaren zati bat horko mendixetan dakot aspaldittik.
----------
Joseba Molinero
Oñati