Zein dira ardurak?

Aurreko batean, aspaldian ikusi gabeko Iñaki eta Mikel gazteagotako lagunekin topo egin nuen. Hainbeste denbora generaman elkar ikusi gabe –30 urte, akaso–, ezen elkar ezagutzen genuela ziurtatzea ere kosta egin zitzaigun!

Hainbat urte dela soldatapeko lanetik erretiratu aurretik ere konpartitzen genuen gizarte ongizatearen ardurak indartsu jarraitzen duela konturatu ginen. Hauek denboraz irakurri eta lantzeko aukera dugu, eta solasean gai batzuk azaleratu ziren.

Mikelen iritziz, izurritearen ondoriozko egoeran norbanakoen eta merkantzien mota guztietako joan-etorriak geldialdian daude, garraiobide eta distantzia maila guztietan. Honen ondorioz, kutsadura emisioa nabarmen apaldu da –%40ko estimazioa–, eta, hortaz, ingurumena osatzeko bidean jarri omen da. Halere, jakitekoa litzateke etxeko –eta beste– hondakinen eta zaborren tratamendua eta ugaltzea –adibidez, maskarak eta eskularruak– ondo kudeatzen ari ote garen.

Iñakiren ikuspuntutik, etxetik asko irten gabe, balkoitik, beste kutsadura mota bat atzeman omen du: espainieraren inbasioa. Kultura arloak eta bere edukiek dute arduratua, oso kosmopolita garela esaten dugun aldi berean euskararen bazterketak gutxi asaldatzen ote gaituen iritziz. Euskararen erabilera etxetik hasi behar omen da, baina, azkenaldian, kontrako bultzada izan ei da: euskaldunen edo baskoen herria ote da hau?

Niri datorkidan galdera, ordea, hauxe da: 1.080 euroko pentsioaren eta 1.200 euroko gutxieneko soldataren eskaria egiten zutenak nola bizi ote dira? Soldata maila horretara iristen ez direnek, kaleratuak izan eta langabezian direnek edo bereziki abailduak diren emakumezko eta etorkinek bizimodua aurrera ateratzeko zein aukera ote dute?

Solasaldi haren ondorio argia izan zen bizitza duin eta oso baterako ingurunea, kultura eta hizkuntza eta bizi-iraupena aseak izatea beharrezkoa dela.

Konpartituak ote dira ardura hauek?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak