Galdera honi erantzunez, hurrengo proposamena luzatzen du, "bakoitzak bere buruari galdetzea zer egin dezakeen bere inguruan erabilera hobetzeko eta erantzuna aplikatzen hastea", honekin batera Joxean Arzeren esaldia gogoratuz: "Hizkuntza bat ez da galduko ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik".
Nahiz eta hainbat hamarkadatan zehar euskara erabiltzailea izan den jende asko ezagutzen dudan, pertsona hauek lagun edo familia girotik irtetean gaztelaniaz egitera bultzatu edo derrigortuak izan dira. Ez dut dudarik irakurleak ere antzeko egoeraren bat bizi izango zuenik; izan ere, erakundeekin harremanak edukitzean –lantokian, antzerki edo zineman, telebista edo komunikabidetan, kirol elkarteetan...–, ia guztiek gaztelaniaz funtzionatzen dute ia erabat. Horrenbestez, euskara hiztunak zokoratuak geratzen dira.
Egoera honetan gure neska-mutikoei euskaraz egiteko ardura eskatzea lotsagabekeria ere bada.
Batzuek esango duzue ez dela horrenbesterako, baina esandakoa ez dela horrela pentsatuz gero, erakuts egidazue, mesedez. Zenbat erakundek darabilte euskara jarduera edo lan-hizkuntza moduan Debagoienean? Argitu dezagun ea zein hizkuntzatan funtzionatzen duten; badugu euskara erabiltzeko aukerarik?
----------
Joxemari Muxika Arrieta
Arrasate