Ekin diezaiokegu?

Ados al zaude gure gizarteko desberdintasunekin? Batzuen soldatak beste batzuenen halako bi, hiru edo hamaika izatearekin?

Batzuek hileko jasotzen dutena ozta-ozta 1.000 euro diren artean, beste batzuen soldatak X-tik gorakoak –zuk jarri zenbakia– izatearekin? Eta zer esan lanik edo diru sarrerarik ez dutenez? Hauek lan adinekoen %9 gainditzen dute, Hego Euskal Herrian 119.000 pertsona inguru. 

Eta gizartea justuago bihurtzeko eraldatzea zure esku dagoela esango balizute? Ba, hala da. Ezberdintasunari buelta eman eta elkartasunez jokatuko duen eredua eraikitzeko, komunitatea osatzen duten pertsonen arteko elkartasunera hurbilduko gaituen egitura ezartzeko gaitasuna dugu.

Eraldaketak goitik edo behetik egin daitezke, baina goitik behera egindako eraldaketak statu quo-a kontserbatu edo zabaltzeko egiten dira, kapitalaren agenda bultzatzeko –gerrak, TTIP, etab–. Gaur egungo sistemaren jokamolde hau aldatu beharra dago, eta, horretarako, behetik indar egin beste aukerarik ez dugu.

Eta nolakoa litzateke nahi dugun gizarte eredua? Hau eztabaidarako gaia da. Etekinen banaketa elkartasun eta berdintasun handiagoz egin beharko litzateke, erabakiak hartzerakoan ondorioak jasango dituen orok iritzia eta botoa emateko aukera izan beharko luke, enpresako erabakiak honen etorkizunerako hobe beharrez hartzea, eta ez bakarrik kapitalaren interesei men eginez... Kapitalaren eskuetatik eta logiketatik kanpo dagoen gizarte ekonomia alternatiboa ehuntzen joatea litzateke helburua.

Behetik sustatutako eraldaketa ekimenen artean pertsonen elkarteak dira oinarri, pertsona bat, boto bat sistema dutenak. 2015eko udan Bilbon ospatu zen Alternatiben Herrian ekitaldian hainbat adibide erakutsi ziren; Euskal Herriko hezkuntza, industria, kontsumo, energia... ekimenak.

Beraz, posible da, ekin diezaiogun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak