Berdintasunaren gakoak

Pertsonen arteko berdintasuna bizikidetzarako nabarmenak diren gutxieneko hiru ardatzetan oinarritzen da: soldatak, hizkuntzak eta sexu arteko lan banaketa.

Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko lan banaketaren alorrean ekoizpen lana eta erreprodukzio lana bereizi daitezke. Inguruan bereizketa itzela ikusten da, lan mota batzuk bakarrik ordaintzen dira. Etxeko lana besteentzat uzten saiatu izan bagara ere, argi dago otorduak prestatzeko aurrez jeneroa erosi behar dela, mahaia jarri, jaso, konponketak eta garbiketa lanak egin, arropenak, sukaldekoak eta etxe guztikoak, bestela usainak eta zomorroek inguratuko gaituzte. Gainera, askotan, umeen eta ezgaituen zaintza lanak ere egin behar dira. Aurreko hauek guztiek erreprodukzio lana osatzen dute eta ez da ordaintzen etxez kanpoko pertsona bati ez bada. Beste gauza bat da ekoizpen lana, etxetik kanporako lana, hau ordaindua da. Erreprodukzio lanak derrigorrezkoak dira ekoizpen lanak egingo badira. Lanak berdintasunez banatuz gero, guztiok izango gara askeago.  

Hizkuntzen erabilpenaren inguruan solaskidearen hizkuntza ez jakiteak ez du justifikatzen hura nahi ez duen hizkuntza erabilarazten behartzea. Hori batak bestea derrigortzea da. Gaztelania eta euskara ulertzeko hainbat jakitera derrigortuak gaude guztiok aukeratzeko askatasun berdina izango badugu.

Soldatek baliokideak izan behar dute, bataren eta bestearen soldaten artean ezin da alde handirik egon, ez emakume edo gizon delako, ezta gaizki banatutako goi-karguen justifikazioz edo jabetzaren baitako aldeak eraginda ere. Noiz jarriko dizkiegu topeak soldatei eta jabetzari?

Gizon eta emakume guztion esku dago egoera hauek egoki garatzea, berdintasunaren bidean guztien askatasuna ahalbidetuz. Besteei eskatzea egokia izan daiteke, baina garapena zaila izango da norberak berdintasunez jokatu ezean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak