Joxe Mari Gabilondo (Bergara): "Munilla! Jainkoaren izenean!"

Erabiltzailearen aurpegia

Antza, Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzaina pozik agertu da Sortu "indarkeriaren bidetik bereizi" delako, baina ETAren "indarkeria ibilbide luzea gaitzesteko aukera galdu izana" deitoratu du.

Eta nik galdetu diot neure buruari: "Baina nork dauka eliza katolikoak baino indarkeria ibilbide luzeagoa?"; "Zenbat pertsona akatu zituzten europan Trentoko kontzilioaren ondoren sinismen bera ez izateagatik?"; "Zenbat akatu zituzten Amerikan arrazoi beragatik?"; "Zenbat Jerusalenen?"; "Nortzuek ezarri zuten Hitler diktadorea Alemanian, Errusiatik zetorren komunismoa geldiarazteko?"; "Zenbat...?".

Pentsatzen hasita, konturatu naiz Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak ordezkatzen duen erakundeak jarraitzaile baino hildako askoz ere gehiago dituela eta, zoritxarrez, bietan badira hamaikatxo.

Hortaz, mesedez eta faborez, Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzaina, zergatik ez zara isilik egoten ezer deitoratu baino lehen? Edota ez al zara konturatzen zuen erakundeko ordezkariok uneoro jainkoaren etxeetan botatzen dituzuen sasi-hitzaldiro, zuen indarkeria ibilbide luzea gaitzesteko aukera galdu izana deitoratzen dugula batzuok, ziurrenik jakinda gure ahaidetako bat hilko zenutela zuen historia odoltsu luzean.

Dena den, zuk pozik jarraitu, Munilla, zure zurikeria lotsagarriaren gerizan eta ea inoiz zuen egungo poztasun horrek ere "norabide egokian emandako aurrerapauso bat" erakusten digun eta mundu sakratu honetan zuen historia odoltsua pairatu dugun guztioi bakea lortzeko "itxaropena" areagotzen digun.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.