€uropa?

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Merino 2014ko mai. 21a, 12:00

Segituan dira Europako Parlamenturako hauteskundeak.

Eta kanpaina puri-purian badago ere, euroeszeptizismoa besterik ez dut entzuten kale bazterretan zein taberna-berbaldietan. "Guregan ez du inongo eraginik", diote batzuek; "Europar proiektuak porrot egin du", besteek... Baina samurregi esaten diren hauek askotan gogoeta eskatzen dute.

Lehendabizi, argitu gura nuke Europa ez dela nekazal politika eta jogurten iraungipen-datara mugatzen, interesatu batzuen debatea horretan geratu arren. Izan ere, gure egunerokoan eragiten diguten politiken %80 inguru han erabakitzen dira eta beraz, uste baino gertuago sentitu beharko genuke bere itzala.

Bigarren baieztapenarekin ere ez nago batere ados. Europar proiektuaren benetako izaera orain dabilela azaleratzen uste dut. Hauxe ulertzeko, historian atzera egin eta egungo Batasunaren sorburua ezagutzea komeni da. Bigarren Mundu Gerraren ostean, kontinentearen suspertzea eta bakearen aitzakiak erabiliz, altzairu eta ikatzaren produkzioaren inguruan batu ziren enpresa- eta finantza-botereak euren pribilegiozko maila bermatzeko asmoz. Beraz, esan daiteke Europar proiektua neoliberalismoaren proiektua dela; gutxiengo baten interesen onuran eta gehiengo sozialaren kalterako.

Honi guztiari buelta eman dakioke, noski. Baina prozesu eraikitzaile berri bat behar dugu hasi, behetik gorakoa izango dena. Ordua iritsi da kapitalaren Europari hortzak erakusteko eta jendearen ahalmen transformatzaileaz baliatuz, Europa demokratiko eta sozial bat eraikitzen hasteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak