"Ikasle, altxa, hasi da iraultza!"

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Merino 2013ko abe. 11a, 15:00

Azaroaren 28an behin betiko onartu zen Kongresuan LOMCE delakoa, PPren aldeko botoekin bakarrik.

Hezkuntza komunitate guztiari, eta oro har gizartearen gehiengoari, bizkarra emanez pasa zuen arrabola (legegintzaldi honetan sarritan ikusi duguna), legearen izaera antidemokratikoa agerian utziz.

Ezin dugu ahaztu gainera, hezkuntza kalitatea "hobetzeko" borondatea duen erreforma hau ematen dela, baliabideen murrizketa-sarraski ikaragarriak egin dituzten bitartean. Paradoxikoa, gutxienez.

Legea aztertuz gero, begi-bistakoa da honen bokazio merkantilista, hezkuntza interes ekonomizisten pean laga eta merkatuarentzat probetxuzkoak ez diren edukiak curriculumetik ezabatuko dira eta. Halaber, guztiz atzerakoia den sistema batera garamatza.

Alabaina, erreforma hau ez da ministro harroputz baten kapritxoa izan; elite politiko eta ekonomikoen proiektu ideologiko oso baten gauzatzearen baitan ulertu behar dugu. Gizarte ereduaren eraldaketa honetan, Espainiar estatuari Europako "txerria" (PIIGS) izatea egokitu zaiola behin onartzerakoan... Zertarako gizarte hobeagoa eraikitzen lagunduko duten hiritar kritikoak trebatzera bideratutako hezkuntza-sistema bat? Akaso beharrezkoa al da edozein hoteleko harreragile lanean edota diskoteka baten kubatak zerbitzatzen amaitzeko?

Guzti honi planto egiteko betekizunarekin konplitu behar dugu guztiok; baina gazteriara zuzentzen naiz bereziki. Izan ere, Salvador Allendek Guadalajaran ikasleei eskainitako berbak gogora ekarriz, gure erantzukizun historikoa aldaketa prozesuen faktore dinamikoa izatean datza. Beraz... Ikasle altxa, hasi da iraultza!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak