Auzobide

Erabiltzailearen aurpegia Juan Martin Elexpuru 2014ko api. 11a, 00:00

Arrisku-kirolak maitte dittuzula? Ba ez joan Himalaiara sherpekin, edo Urduñara parapentiakin, edo Bentako tren-zubi barrira gomazko tirantiekin.

Joan Bergaratik  Sanjuan-Ubera aldera kaminotik oinez. Ikusiko dozu zelako emoziñua! Zelako zarraria Amillagako itturri parian  kamioi bat aurretik etortzen bajatzu. Zer egingo dot, errekara salto ala toriatzeko kapia etara eta pasia emon? Eta adrenaliniak topera igoko dotsu Elortza Boluko aldapan, eta malaletxiak  belarrittik urtengo dotsu Uberara aillegau orduko. Baina hala eta be pozez zoratzen, bizirik aillegau zarelako. 

Eta orain pentsau goialde horretan bizi zarela eta eskolara edo lanera oinez edo bizikletan joan nahi dozula. Edo pasiada bat emotera, osasunandako ona dala eta. Ez behintzat etxetik urten testamentua eta ostientzeko papelak egin barik. 

Ez dakigu burua nun zeuken kamiño hau egin zebenak. Autuen galtzaria eta burdinazko hesixa.  Oiñezkuak eta bizikletak, hor konpon. Eta goguan izan bihar da San Juan-Ubera aldian 300 bat lagun bizi direla, 30 bat lantegi be badarela, eta bide txukun bat balego (berdin da gorrixa edo berdia) jende askok erabiliko leukela.

Gainera, egixa esanda, Bergarak daukan urteera polittena baillara hau da; ez dozue konparauko. Goiz-buelta bat egin nahi dozula Zupide-Amatiño-San Juan, edo puxkat luzatuta, Basalgo-Larrosin-Ubera… Eta zela itzuli herrira gero?

Asko aurreratu da aspaldixan. Plazentziatik Eskoriatzaraino edo Oñatiraino joan leike gaur bidegorriz. Antzuola eta Angiozar be "bideratuta" ei dare, entzuten danez. Ubera-San Juan geratu da mundutik aparte. Auzobide izeneko plataforma bat sortu da bi auzoetako eta kaleko jentiakin. Badakigu Udalak eta Diputaziñuak begi onez ikusten dabela asmua, baina bultzadatxo bat biharko dabela be bai. Udaberri honetan kontzentraziño bat egiteko asmua dago. Etorri! Han ikusiko dogu elkar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak