"Alardiak, gizurrak eta asmautakuak"

Erabiltzailearen aurpegia Juan Martin Elexpuru 2012ko ira. 10a, 10:05

Aspalditxo joan jakun lagun batek demaseko zartadak botatzen zittuan.

"Hi Pisto, hori gizurra dok" esaten gontsanian, zera erantzun ohi zeban: "Gizurra ez, asmautakua! Oso diferentiak dittuk".

Demaseko afiziñua dago Euskal Herrixan alarde eta tanborradetarako. Alardietan Irun eta Hondarrabikuak die famosuenak, baina hor dare Elorrixoko Errebonbilluak edo Antzuolako Morua gure inguruan. Tanborradak, berriz, nunahi, asteburu honetan bertan San Martiñetakua Bergaran. Batzuk transformau eitten die danborra astintzen, zoragarri pasatzen dabe musika eta pauso militarrari lotuta narrua joten aspertu arte.

Bakoitzak jakiten dau zerk emoten dotsan gustua, eta zer esan bihar dotsa ba horri gure moduko basarrittar ilustrau batek. Gaiñera Tradiziñua betetzen bada... Egixa da soldautzaren kontra eta militarismuan kontra hainbeste burruka eginda gero txokante samarra egiten dala hainbeste jente ustez aurrerakoi trantze horretan ikustia. Baina ehiztarixekin, zezenzaliekin eta tradiziñozaliekin eztabaidan ez hastia hobe.

Alardiak, berriz, herri guztietan egiten ei ziren antzinan. Orduan ez zan hemen ejerzitorik, armak Herriko Etxian gordetzen zien, eta urtian behin sasoiko mutilak garbittu eta probau egitten zittuen. Baina gaurko alarde gehixenak beste zerbait kontau nahi dabe. Irunguak, esaterako, 1522an espainolak frantsesei irabazitako bataillia ospatzen dau. Gaur egun mundu guztiak daki "frantsesak" naparrak ziela (frantsesen laguntziakin), eta españolak, berriz, Naparrua eta Hondarribia bigarren aldiz inbaditu zebenak. Eta Irungo Alardia, gaurko izaeriakin, 1881an hasi zala, fueruak galduta gero.

Eta Antzuelako Morua zer? "Tradiziñuak diño", eta gero dator Valdejunkerako ipuina: "920. urtian Antzuolako mutilak...". Gizurra ez baiña Valdejunkerakua pasau ta 700 bat urtera asmautakua. Egunen baten garbi esan biharko da asmautakua dala. Ala ez?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak