"Aratostiak eta hartza"

Erabiltzailearen aurpegia Juan Martin Elexpuru 2012ko ots. 14a, 01:00

Aurreko belaunaldixak Aratostiak berbia erabiltzen zeban...

... baiña guk Karnabalak entzun izan dogu gehixago. Ba Aratostietan hartza izaten da protagonista nagusixa leku askotan. Zergatik ete?

Garbi dago hartzari errespetua jakola, miresmena be bai; animalixa totemikoa da, adiskidia, babeslia, zeozergatik lotaratzen dira umiak hartz panpiñekin. Beste gauza bat da zela tratau daben gizakixak: gaizki, ixa esterminau egin dittu eta. Roslyn Frank irakasle estatubatuarrak diño (Bergaran hitzaldi interesgarrixa emon zeban igaz beste gai baten gaiñian) Europako kultura zaharrian hartza gizakiaren gurasotzat hartzen zala. Ez gara jangoikuak egindakuak edo Adan eta Ebaren ondorenguak; hartzagandikuak gara.

Bada Euskal Herrixan Hamalau-ren ipuiña: behin hartzak emakume bat sekuestrau ei zeban, harekin ume bat euki zeban erdi hartz erdi gizaki zana: Hamalau. Oso indartsua eta argixa ei zan. Hainbat bersiño dago, eta esaerak be geratu dira Hamalauren inguruan: Hori Hamalau baiño indartsuagua da, edo argixaua, edo Hamalau be ez gu baiño hobeto, eta holakuak.

Europa osuan agertzen dira antzerako leiendak; eta hartzak be bai Karnabaletan. Sardiniako islan, esate baterako, ez ei da sekula hartzik bizi izan, baiña hala eta be hartza agertzen da. Diñuenez, Europa zaharreko Karnabalak alkarren antz haundixa dauke.

Hain urrin joan barik, Eibarren egiten dan Aratostietako koko-dantzan be ibiltzen da hartza, eta zer esanik ez Ermuan, nun Hartza Eguna egitten dan Eguen Zuri bixamonez. Txindurri bertsolari ermuarrak asmautako bertsuak kantatzen dira. Hola da hasieria:  Patxi Urkoko etorri jakun/ lehengo egunian esaten/ animali bat han ebillela/ bazter guztiak apurtutzen/eskopetekin hara joateko/ prizti hori harrapatzen... Osua entzun nahi dabenak: http://www.ahotsak.com/ermua/pasarteak/erm-002-012/

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak