"Iruña-Veleia: herri-lotsa"

Erabiltzailearen aurpegia Juan Martin Elexpuru 2011ko aza. 4a, 01:00

Korapilo batzuk hasi gara askatzen, beste batzuek gogor jarraitzen dute.

Azaroan betetzen dira hiru urte Iruña-Veleiako auzia lehertu zenetik: Arabako Diputazioak izendatutako Batzordeak gure herriarentzat eta hizkuntzarentzat oso inportanteak izan litezkeen aurkikuntzak faltsuak zirela erabaki zuen. Diputazioak kalera bidali eta epaitegietara eraman zituen arkeologoak berehala.

Hiru urtean ez da faltsutzailearen arrasto txikienik aurkitu eta ez da argudio berri bakar bat ekarri; bitartean 17 txosten mardul ondu dituzte 9 naziotako hainbat ikerlarik benetakoak izan daitezkeela jakinaraziz. Izen handikoak dira horietako asko, eta inork ez du ezer kobratu bere lanarengatik. Baina euren argudioak ez direla aski eta laborategiko frogak egin behar direla diote denek, auzia betiko argitu dadin.

Aldi berean, aztarnategiko zuzendari berria den EHUko irakasleak sekulako txikizioa egin du hondeamakina handi bat erabiliz. EHUko zenbait filologo eta arkeologo dira auzi negargarri honen arduradun intelektualak. Errektoretzaren babesa izan dute eta beste irakasleen onespena edo isiltasun konplizea. Alferrik saiatuko zara auzia barrutik mugitzen edo eztabaida publikoa bultzatzen. Inork ez daki ezer, inork ez du ezer jakin nahi jakintzaren tenpluan.

Eta arduradun politikoak ez dira PP edo españolistak. Gobernu abertzale batek hartu zituen erabakiak, eta gaur egun ezkerrekoa eta abertzalea den koalizio bateko batzarkidea zen garai hartan kulturako diputatu andere. ANVko batzarkideen babesa ere izan zuen.

Aipatu genezake euskarazko egunkari bakarraren jarrera ere, eta euskal argitaletxe indartsuenarena, honek atera baitzuen hango kazetari ohi baten liburua, eta komikigile baten graziak, eta abar, baina gaurkoz nahikoa lagun egingo genuen.

Azaroaren 14an hitzaldia Bergaran, Zer gertatzen da Iruña-Veleian titulua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak