Antzera gertatzen da Otegirekin ere. Ia ez dakigu ezer haren inguruan. Ez dakigu EH Bilduren koordinatzaile-lanetan zenbat irabazten duen ere. Badakigu kartzelan egon zela euskal herrikide baten bahiketan parte hartzeagatik. Ez dirudi oso abertzalea. Eta Maddalen Iriarte, zer? Ia 30 urte EITBn, euskal herritar guztien zergekin ordaindutako enpresa publikoan. Ezker Aberats berria. Bere mezuetan, hizpide ditu gardentasuna, konpromisoa, irtenbide eraikitzaileak. Hitz politak dira, baina etxekoek izan beharko lukete eredu lehenengo. Galdetu dezala non egon zen Otegi Euskal Herriak, aurrera egiteko, gogor lan egin zuenean eta Osakidetza, EITB eta beste hainbat ekimen eta egitasmo gauzatu zirenean. Non egon ziren Euskal Herriko industria eta kooperatibak eraldatu zirenean.
Zer etorkizun dago Matuteren eta Rodriguezen adibideetan? Eta Maddalen Iriarte, zer? Prest? Zertarako? Besteei eskatuz bere ingurukoei eskatzeko gai ez dena. Adibide ederra, gero! Hori bai dela eraikitzailea izatea. Ezker Aberatsa.
----------
Jose Mari Agirre Urzelai
Oñati