Herriko jaietan, ondo pasa

Garai baten eta nonbaiten, bateren batzuek asmatu zituzten "herriko jaixak".

Antropologian adituek diote herrian identitatea indartu egiten duten jaiak direla Euskal Herrikoak. Gogoratu behar dugu XVIII.ean Voltaire jaunak euskaldunak definitzeko erabili zuen esaldi hau: "Pirinioetako bi aldeetara kantu eta dantza egiten duen herria". Eta gaurko egunez ere kantuak eta dantzak presentzia handia dute gure jaietan. A ze asmakizuna, denon parte hartzearekin egun alai batzuk antolatzea, kultura, musika, ikuskizunak, jolasak, txapelketak, barrakak, txorimalo eta erraldoiak, txarangak...

Adin ezberdinetako pertsonek era ezberdinetan gozatzeko aukera izaten dute. Gogoratzen dut 18 urterekin izaten nuen poz eta ilusioa herriko jaietarako, parranda bat edo beste, gaueko orduak nola geuretzako hartu saiatzen, gurasoen nahiaren kontra. Urteak pasatu ahala, parranda indarrak jaisten joan dira, baina beti eduki izan dut jaietarako ilusioa eta uste dut herri batek beharrezkoak dituela jaiak. Sanmigelak pasa dira eta Errosarioak datoz orain. Ondo pasa, negu luze, hotz eta iluna dator eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak