A ze alferra!

Herri honetako biztanleen alde ze funtzio sortzaile dituen edo hobekuntzarako zer egiten duen zehazterik ez dudan ezarritako figura bat dugu Euskadin.

Haren berri dudan aldiro, gainera, zerbait baztertzeko, proiekturen bati trabak jartzeko edo ilusio berriak zapuzteko izaten da.

Bai, Espainiako Gobernuaren ordezkari Karlos Urkixoz ari naiz (Carlos Urquijo, zuzenduta), ez nazala demandatu bere izena moldatzeagatik moldatzearren.

Iparraldeko Xalbador ikastola behartu du Gipuzkoako Aldundiak eman dion diru laguntza bueltatzera, euskararen inguruan horrek duen konpetentzia bete eta euskararen ezagutza eta aitortza zabaltzeko laguntza ematearren. Herritarren gehiengoari ohikoa iruditzen zaion ekintza, baina Gobernuaren ordezkariari barrenak astintzen dizkio.

Zertarako dago hura, euskararen erabilera sustatzeko, herrialde honetako hizkuntza bien koofizialtasuna onartu duela pentsatuta eta ahultasun handiena duena bultzatuz eta lagunduz, edo euskararen erabilera mundutik erabat ezabatzeko? Ez zitzaion bururatuko berak ere euskara ikasi behako lukeela? Nola ulertzen da elebiduna den herrialde batean ordezkariak ezer ez ezagutzea euskara eta ezagutzeko interes txikiena ere ez izatea? Konparazio hutsa egiteagatik, ez zuen Espainiako Gobernuak diru laguntzarik emango gaztelera sustatzeko bere mugetatik kanpo?

Haren auzi eskaerak ez dira euskaran bukatzen; beste esparru batzuetara zabaltzen dira: banderen auzietara, euskararen erabilera instituzioetan, Gure Esku Dago ekimenari laguntzak... Denak ildo beretik, kasualitatez.

Madrilgo Gobernuan zaudeten jaunok, ordekari horren jarrera aldatzen ez bada, Euskadiko biztanleriaren gehiengoak okupazio indarren polizia moduan hartuko du, eta ez ulermenerako kolaboratzaile moduan.

Horrek, gainera, diru-gastua dakarkigula pentsatzea...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak