Aurretik iragarrita zegoen zirku baten biografia

Erabiltzailearen aurpegia Julen Lizaso 2016ko ots. 21a, 00:00

Gipuzkoako zaborren auzian, batez ere, 2008a ezkero, elementu argitzaileak falta dira, informazioa modu ezberdinetara baitatorkigu.

2008an EAJk onartu egin zuen materia organikoaren bilketa bikoiztea (%4tik %8ra) eta Zaldunbordan (Irun) eta Sasietan konpost planta bana martxan edukitzea 2010erako, Lapatxeko txikia baitzegoen ordura arte.

2011n, Gipuzkoako Aldundiko gobernuaren aldaketa gertatu zen, eta, aldi berean, bizkaitarrek 2007a ezkero errausteko bidaltzen zitzaien errefusa hartzeari uko egin zioten. Arazo horrekin, EH Bilduk zenbait herritan zabor bilketa sistema berri bat ezarri zuen edukiontzi handiak kenduaz. Ondorio gisa, errefusa bilketa 4 aldiz gutxituko zuen eta ustelkiak, berriz, 10 bider handitu. Beste herri batzuetan, aldiz, errefusaren edukiontzi handi horien erabilpena mugatu egin zuten. Nolanahi ere, bi moduekin, ingurumenarentzako emaitza oso onak lortuz, baina oso txarrak errauskailuaren negozioarentzako.

2015. urtean, Gipuzkoako Foru Aldundiak gobernua aldatu zuen berriro eta EAJk errefusaren edukiontzi bidezko bilketara itzultzea babestu zuen. Pasaia bezalako herrietako zabortegietarako frakzioa bikoiztera ere iritsi zen. Edukiontziak, bai, baina edukiontzi ahalik eta handienak, zaborraren bilketa eta kudeaketaren inguruan dagoen negozioa kamioi handiak dituztenentzako bakarrik izan dadin.

2016an, gainezka egingo duela aurreikusirik, Urola Erdiko Mankomunitateak Lapatxeko zabortegian besteen errefusa onartzeari utzi egin dio… 2010erako eraikiak izango ziren konpost plantak Gipuzkoan egin ez izatearen ondorioz.

Arazo tekniko bat ala arazo politiko bat, Asensio jauna? Elkartasuna ala konplizitatea ari zara exijitzen Urola Erdiko Mankomunitateari? 

PNVk behartu zuen EH Bildu organikoa esportatzera Funesera, eta EH Bilduk PNV errefusa esportatzera… baina zergatik Kantabriara, Bizkaian kudeatzeko dituzten hornidurak denon artean ordaindu baditugu? Non dago iritzia daukaten gipuzkoarren ahotsa? Hau guztia gizarte lotsagarrikeria hutsa baita.

----------

Julen Lizaso

Hernani

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak