Tamalez, guda sutsua dagoen lekutik dator.
Hauetako asko dira beraien mugetatik burua atera ere ezin dutenak, eta hor daude, ez aurrera, ez atzera.
Hona nola heltzen diren ere nabarmendu nahi nuke:
Batzuk, flotagailuetan; beste batzuk, berriz, zodiaketan, masifikatuak, ehun pertsona baino gehiago; beste horrenbeste baino gehiago kamioietan, goseak eta egarriak hiltzen; beste batzuk kamioi azpialdean, heriotzara kondenatuak; badira ere auto barrenetan; eta abar.
Eta nork ez dio negarrari eusten, kanpoko emakumeek beraien haurtxoa zein kondizio indiskriminatutan hil berri diren ikustean?
Oso erraza da hau guztia esatea; baina psikologikoki?
Baldintza ez humanoak.
Horri ere bere garrantzia eman behar zaio.
Eta gehiago da: zenbat dira Europara heldu eta berriz ere beraien lurraldeetara itzuliak direnak? Ba, asko. Heltzeaz bat, ogia eta ura. Horrek asko esan nahi du, eta txokolate mutur bat. Edozer gauza da aski, eta horra hor beraien poza.
Bueno, nahikoa hitz egin dut kanpotarrez.
Beste arazo larri bat ere bada.
Euskal Herrian bada beste sektore bat, 40tik gorakoena, ez lan ez laguntzarik ez duena, eta kezkatu egiten nau.
Tabernara noan bakoitzean, haserre dira, eta hor botatzen dituzte beraien barne-suak: kanpokoei zergatik bai eta beraiei zergatik ez.
Oso gauza basiko batez dihardute: laguntzez eta lanpostuez.
Langabezian dauden pertsona heldu hauek ez dute inolako lanik, ezta diru saririk ere.
Kafe huts bat hartzeko eta beraien zigarrotxoa erre ahal izateko, buru makurturik, berauen anai-arreba, aita-ama edo aitona-amonei dirua eskatu beharra: lotsagarria beraientzat.
Non dago honen guztionen giltza?
Ez naiz sarrailagilea, eta, agian, posible litzateke lanpostu duinen bat edo beste diru sariren bat ematea pertsona sektore honi.
Ez nabil ez batzuen ez besteen alde, baina, mesedez, jauna, ez dakit zer gehiago esan.
Lotsagarria iruditzen zait.
Arazoaren muina, nire ustean, adina da.
Bada 40 urtez gorako jendea estudioak izanik edo estudio gabea, eta zer garrantzi du gaur egun horrek? Batere ez.
Gaur egungo lanpostu asko betetzeko, berdin dio ikasketa maila altua, baxua edo jakintza gabea izateak.
Eta bestalde: edo lana edota esku sariren bat, gutxi bada ere!
Berba egiten nabilen izaki hauek oso haserre dira, eta normala da.
Nik uste dut, apalki, badela Euskal Herrian denontzat lekurik.
----------
Jon Lekunberri
Aretxabaleta