Hamar urte hauetan, urarekin hozten dabiltza erreaktorea, eta ur erradioaktibo asko sortzen dute hondakin moduan; depositu handietan gordetzen dute, baina ikusirik gaia luzerako doala eta inguru osoa deposituz beteta dutela milioika ur tona erradioaktiborekin, erabaki dute itsasora isurtzea. Hori bai, esaten dute "depuratuta" botako dutela eta bakarrik tritioa edukiko duela ur hondakinak, esanez oraindik zientziak ez duela asmatu tritioa kenduko duen teknikarik eta ez duela gizakientzat kalterik sortuko.
Ez dakit zu, baina ni ez nago lasai, eta Japonia inguruko beste estatuak ere ez, eta, artean, batzuek esaten dute merkea dela energia nuklearra; noski, arazoak ondorengo belaunaldikoei pasatzen badizkiegu, bai.
Oraindik energia nuklearra erabiltzen duten argindar-enpresei erosten diezula argindarra?
----------
Josu Garitaonandia
Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna
Bergara