Eztabaida hau 20 urte baino gehiago doa, eta zientzialari gehienek aholkatzen dute uhin elektromagnetikoak sortzen dituzten aparatuak gutxitzeko gure ingurutik; batez ere, logelatik.
5G teknologia ezartzeko antena gehiago ipini beharko lirateke, baina frogatu arte kalterik ez dutela egiten, hobe geldiaraztea eta dauzkagun antenei errepaso bat jotzea.
Hor daukagu 2000. urtean Bilbon izan zen ebazpen judizial baten ondorioa: antena bat ez zuten ipini teilatuan, etxe horretan bizi zen 7 urteko neskato baten osasuna ez kaltetzeko; baina horrela ibili behar dugu? Kaltetuak frogatzen zergatik gaixotzen diren? Zentzuduna da administrazioek herritarrak babesteko borondatea izatea eta Europatik datozen aholkuei kasu egitea; adibidez, garbi esaten dute ikastetxeetan ahal den neurrian kablea erabiltzeko, eta ez wifia, kutsadura elektromagnetikoa jaisteko asmoz, gurasoen presioaren ondorioz.
Eusko Jaurlaritzak ikastetxe gutxi batzuetan neurketak egin ditu, eta dagozkion neurriak hartu, Europak esaten duen kutsadura elektromagnetikoaren mailan egoteko, baina Eusko Jaurlaritzak ez dauka borondaterik beste ikastetxeetan gauza bera egiteko.
Hau ez da zentzuz jokatzea; protestaka eta abokatuarekin ibili beharra osasuna bermatzeko.
Gune zuriak indartzeko unea da, eskolak, parkeak, egoitzak eta ospitaleak kutsadura maila minimoan eusteko unea.
----------
Josu Garitaonandia
Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna
Bergara