Gaitzean aldaketak

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2020ko mai. 23a, 00:00

Kokoteraino gauden birus honek aldaketa ugari ekarri dizkigu gure eguneroko bizitzan, baina sakonak dira aldaketa horiek?

Planeta osoa hankaz gora jarri du; gaitzak jo duen eremuetan gelditu egin direlako eta gaitza sartu ez den parajeetan lehengai batzuk falta zitzaizkielako, moteldu egin da. Honek agerian jartzen ditu nazioartekotzearen arazoak. Oinarrizko produktu eta zerbitzuak ahalik eta gertuen ekoiztu beharko lirateke. 50 kilometro inguruan eduki beharko genituzke, asko jota; Euskal Herri barruan. Horrek bai emango liguke herri bezala egonkortasuna etorkizunean.

Krisiarekin edo krisirik gabe, aberatsak gero eta aberatsago bihurtzen dira.

Oinarrizko errentak joera hau aldatuko luke: estatuak pertsona bakoitzari duin bizi izateko adina diru helaraztea. Horrek bermatuko luke gizartearen askatasuna, denen lehen beharrak aseta. Hori gauzatzeko ez da nahikoa zergen bitartez aberatsen dirua batzea gizartean banatzeko; seguru aski, aberatsak beste estatu batera joango lirateke. Gakoa da diru horrekin zer egiten dugun; gure inguruko, gure estatuko, gauzak erosten ez ditugun bitartean, alferrik dira ahaleginak.

Beraz, praktikan jar dezakegu: kontsumitu gertuen ekoiztutako produktuak.

----------

Josu Garitaonandia

Oparitu zuhaitz bat egitasmoaren arduraduna

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak