Lan-istripuak gutxitzeko neurri gutxiegi hartzen dira

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2018ko ira. 21a, 07:17

Udako oporrak pasata eta eguneroko eginkizunetan murgilduta, hurrengo oporrak noiz etorriko diren grina pizten zaigu. Zuen kontzientzia piztu nahi dut, gogoraraziz lan-istripuetan langile larregi hiltzen direla; tamalez, batzuek ez dute gozatuko beste oporrik.

Adibide bezala, Bilboko Ingeniaritza Unibertsitatean maiatzean gertatu zen istripua komentatuko dizuet. Pertsona bat eskaileretatik erori eta koman egon zen uztailera arte, zendu zen arte. Kontua da orain dela urte batzuk antzerako istripua gertatu zela eskailera berean, eta neurri batzuk hartzekotan gelditu ziren; legea betetzeko egin beharreko hobekuntzak eskaileran. Saiatu naiz unibertsitatearen iritzia jakiten, baina nire galderak departamentu batetik bestera darabiltzate, erantzunik gabe. Badakizue, burokraziaren gauzak.

Hau unibertsitate batean gertatzen bada, gizartearentzako etsenplu eman behar duen erakunde publiko batean, pentsa zer ez den gertatuko lantegi pribatuetan. Hori bai, Osalan-eko arduradunak hau esan du: "Euskal gizarte modernoan ezin da langile bat bera ere hil". Lasai asko geldituko zen, baina estatistikek diote kontrako bidean goazela, iaz baino okerrago. Lehen zazpi hilabeteetan, Gipuzkoan, 8.633 lan-istripu erregistratu dira; hau da, 1.000 lan-istripu baino gehiago hilabetero, eta, zehazki, Debagoienean, hildako batekin.

----------

Josu Garitaonandia

'Oparitu zuhaitz bat' egitasmoaren arduraduna

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak